Zainketa aringarriak: familia
ZarautzOnek eta Zarautz Herri Zaintzaileak antolatutako hitzaldia. Bertan, gure lankide Lori Thompsonek, Gipuzkoako arreta psikosozialeko taldeko zuzendariak, familiaren esperientziara hurbilduko gara, gaixotasun kroniko aurreratua duen pertsona baten zaintzaile bihurtzen denean.
Familiako kide bat gaixotzen denean eta bizitzaren amaieran dagoenean, familia-sistema osoari eragiten dio, eta egoera berrira egokitzeko berrantolatzeko eskatzen zaio. Rol eta zeregin berrien ikaskuntza, bizipen emozional bizia, eta denbora eta ahalegina eskatzen ditu, askotan familia-krisiak dakarrena jasateko.
Zaintzaren etikatik eta begirada aringarritik abiatuta, familiek egoera horietan egiten duten lanari balioa ematen saiatzen gara.
Profesionalak
Lori Anne Thompson
Gipuzkoako Arreta Psikosozialeko Taldeko zuzendaria


