HasieraIkerkuntzaProiektuakBerrikuntza bizilekuetan eta zainketetan: Lugaritz ereduaren ebaluazioa eta horrek ongizatean duen eragina

Berrikuntza bizilekuetan eta zainketetan: Lugaritz ereduaren ebaluazioa eta horrek ongizatean duen eragina

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Gloria Dominguez
 Taldea:
Juan Albarrán

Proiektu hau Donostiako Udalak eskatuta garatzen da, laguntza behar duten pertsonen eta zaintzak ematen dizkietenen ongizateari eta bizi kalitateari bizileku alternatiba berriek – Lugaritz eredua, adibidez – egiten dioten ekarpenari buruzko ezagutzan sakontzeko duen interesaren esparruan.

Ikerketa aplikatuaren eta erabakiak hartzeko ezagutza erabilgarria sortzearen ikuspegitik, proiektuaren azken helburua da Lugaritz ereduaren azterketatik eratorritako ikaskuntzek politika publikoen diseinua eta bilakaera informatu eta bideratu ahal izatea, pertsona horiek lurraldean dituzten egungo eta etorkizuneko beharrei hobeto erantzuten lagunduz.

Helburuak

  • Lugaritzen bizitzen hasten diren pertsonen profila ezagutzea, baita haien zaintza testuinguruaren ezaugarriak ere.
  • Pertsonek Lugaritzen uzten dituzten eta etxebizitza-aldaketa eragiten duten nahiak identifikatzea, eta nahi horiek denboran zehar zein neurritan mantentzen, eraldatzen edo birformulatzen diren aztertzea.
  • Bizileku-eredu honek bertan bizi diren pertsonei eskaintzen dizkien laguntza-formula berriak detektatzea eta deskribatzea.
  • Pertsonen beharren bilakaeraren aurrean laguntza-sistemak egokitzeko eta doitzeko aukerak identifikatzea, batez ere mendekotasun-mailak handitzen diren egoeretan.
  • Horrelako etxebizitzek Donostiako eta/edo Gipuzkoako zerbitzuen mapan izan dezaketen zereginari buruz hausnartzea, hautemandako zailtasunak partekatuz eta lurraldean finkatzeko aukerak eta ekintza-ildoak identifikatuz.

Metodologia

Proiektu hau garatzeko, Matia Institutuak lankidetza, lidergo partekatua eta baterako sorkuntza printzipioetan oinarritutako lan metodologia bat proposatzen du, eraldaketa sozialera bideratutako ikerketa ikuspegiarekin koherentea dena.

Planteamendu horrek inplikazio aktiboa eskatzen du, prozesu osoan zehar, tartean dauden eragile profesional eta instituzionalek – Donostiako Udalak protagonismo berezia duela –, bai eta ereduaren hartzaileek eta zainketen ekosistemako funtsezko beste eragile batzuek ere.

Ikuspegi horrekin bat etorriz, proiektua bost fasetan egituratzen da:

  • 1. fasea: Lankidetzazko ikerketa proposamena diseinatzea eta espazio eragilearekin lan saioak garatzea.
  • 2. fasea: Hasierako azterlan deskribatzailea.
  • 3. fasea: Pertsonen nahien eta horiek denboran zehar izan duten bilakaeraren azterketa.
  • 4. fasea: Post azterketa: Lugaritzen bizitzeak duen eraginaren analisia.
  • 5. fasea: Irtenbideak garatzea baterako sorkuntzako prozesuetan.

Urtea

2025 -tik 2026 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Juan Albarrán Ikertzailea

Ezagutza lerroa

Erakunde Laguntzaileak

Donostia.eus - Imagen corporativa