E-Bizi

Proyectos

Datozen urteetan, adinekoei eskaintzen zaien arreta soziosanitarioari lotutako hainbat erronkari egin beharko die aurre EAEko gizarteak (Espainiakoak eta Europa osokoak bezala); izan ere, gaur egungo arreta soziosanitarioko eredua egoitza eredu eutsiezina da, bai ekonomiaren bai gizartearen ikuspegitik.

Biztanleriaren zahartze prozesuak saihestu ezin den erronka dakar.Dimentsio anitzeko erronka itzel horrek eragin zuzena du ekonomian, pentsioetan, osasun sisteman, gizarte zerbitzuen sisteman, etxebizitza politikan, familian, hirietan, herrietan, hornitu beharreko zerbitzuetan, arkitektura politiko eta instituzionalean, I+Gan eta abar. Gizateriaren historian inoiz ezagutu gabeko erronka izateaz gain, aukera ere bada, geroago azalduko dugunez.

Erronka horrek adinekoen beharrizanei erantzuteko edo gaur egungo gabeziak estaltzeko arreta eredu berriak aztertzera behartzen gaitu. Adinekoak aintzat hartzeko moduan nahiz haiei arreta eskaintzeko moduan izandako ikuspegi aldaketa horri esker, ugaldu egin dira Pertsonarengan Ardaztutako Arreta Ereduak. Eredu horretan, adineko pertsona sistemaren erdigunean kokatzen da, eta berorrek erabakitzen du zer zerbitzu mota eta zer intentsitaterekin jasoko duen, bere bizitza plan pertsonalean planteatutako helburuen arabera.

Matia Fundazioak, deskribatu berri dugun egoeraz eta adinekoentzako arretan berritzeko premiaz jabetuta, asmo eta inpaktu handiko proiektua, Etxean Ondo izenekoa, garatu du. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekiko lankidetza hitzarmenari esker egin den proiektu horrek berrikuntza handia ekarri du adineko pertsonak artatzeko moduan.

Ildo horretan, proiektu horren ikuspegia eta edukia osatu nahi du E-Bizik. Aurretiaz identifikatutako erronkei erantzun nahi die, etxean bertan zerbitzu berritzaileak emanez eta kasuen kudeaketaren eta zerbitzuak emateko prozesuaren euskarri eta bistaratzeko bide izango den IKT plataforma sortuz. Izan ere, horri esker, zerbitzu guztiak koordinatu ahal izango dira eta arreta eredu koordinatua, pertsonalizatua, integratua eta estaldura maila handia emateko modukoa lortu, etxean bizi diren eta bizi izaten jarraitu nahi duten adineko pertsonen gustu, aurreikuspen eta beharrizanei erantzuteko gaitasunarekin.

Finantzatzailea:  

 

Helburuak

Helburu funtzionalak:

  • Pertsonarengan ardaztutako arreta gerontologikoan oinarrituko den arreta soziosanitarioko eredu integrala, ekonomiaren aldetik iraunkorra eta adinekoaren beharrizanei eta bizi itxaropenari erantzungo diena definitzea.
  • Adineko pertsona bere etxean ahalik eta denbora luzeenean bizi izateko eta beraren bizi kalitateari ahalik eta gehien eusteko behar diren zerbitzuak identifikatzea.
  • Adinekoentzako zerbitzu estalduraren ratioa handitzea, kudeaketa eredu pribatuaren bidez eta zerbitzu horiek etxean bertan eskainiz.
  • Adineko pertsonari arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzea eta, horretarako, beraren beharrizan eta nahiei erantzungo dien etxez etxeko zerbitzuen koordinazio eraginkorra lortzea.
  • Adineko pertsonen autonomia eta duintasuna indartzea eta, helburu horrekin, beraien independentzia funtzionala eta gizarte partaidetza optimizatzea.
  • Proiektuan parte hartzen duten EAEko enpresen balio bereizgarria eta handitzeko potentziala indartzea, biztanleriaren hazkundearen eta horren ondoriozko beharrizanen harira munduan sortzen den aukerari erantzuteko unean Euskadi lehen mailan egon dadin.

Helburu teknologikoak:

  • Zerbitzuak eskaintzeko sistema integrala, pertsonalizatua eta malgua, hartzailearen beharrizan eta nahiei erantzungo diena, sortzea.
  • Etxean zerbitzu soziosanitarioak eskaintzeko plataforma eskalagarria, moldagarria eta pertsonalizagarria sortzea.
  • Erabiltzailea ezagutzeko plataforma bat sortzea, gaur egun informazio partziala eta sakabanatua eskaintzen duten zerbitzuen ordez jakintza base semantiko bateratua lortzeko eta, horren bitartez, agerikoak ez diren harremanak autodeskubritzen laguntzeko.
  • Etorkizuneko etxebizitzarako komunikazio azpiegitura osoa hedatzea, erabiltzailearentzako gardenak izango diren konfigurazioarekin eta mantentzearekin.
  • Egoitzetan ezarritako aplikazio eta zerbitzuak monitorizatzeko moduluak diseinatu eta ezartzea.
  • Telebistan erabiltzaile interfazeak editatu eta osatzeko tresna bat diseinatu eta ezartzea.

Emaitzak

Ondoren, azken fase esperimentalean probatu diren zerbitzuak zerrendatuko ditugu eta, segidan, sistemako erabiltzaileen profiletako bakoitzean lortutako emaitzak deskribatu.

Adineko pertsonek honako zerbitzu hauek probatu dituzte:

  • Kasuaren kudeaketa integrala
  • Arreta eta bizitza plana
  • Balorazio integrala eta bizitzaren historia
  • Etxez etxeko teleerrehabilitazio kardiakoa
  • Etxez etxeko telelaguntza aurreratua
  • Narriadura kognitiboa hasten denean diagnostikoa egiteko laguntza eta euskarria:
  • Prestakuntza
  • Sarkopenia

Etxearen egokitzapena:

Laguntza psikologikoaren kasuan, hirugarren fasean zehar probatzeko prest bazegoen ere, azkenean ez da zerbitzu hori probatzerik egon, lagineko erabiltzaileetako batek ere ez baitu eskatu. Gauzak horrela, aukeratu egin behar izan da: E-Bizin planteatutako arreta eredua probatzea, pertsonarengan ardaztutako arreta eredua probatzea ala pertsona bat zerbitzu hori erabiltzera “behartzea”. Zerbitzuak probetan parte hartu duten pertsonen benetako beharrizanei erantzun behar izan ez dienez eta proiektuaren eta pertsonarengan ardaztutako arretaren filosofiari eutsiz, probatu gabe uztea erabaki dugu, eskaerarik egon ez delako. Era berean, nutrizio aholkularitzako eta etxez etxe dietak eskaintzeko zerbitzua ere probatu gabe gelditu da, zerbitzu hori Fagorrek eta Ausolanek eman behar zutelako eta, probak Fagorrek egin behar zituenez, Ausolanek ez zuelako probak egitea aurreikusita. Gainera, menuak eta abar kontsultatzeko webgunearen probak E-Bizi proiektuaren aurretiko bi faseetan eginda daudenez, adineko pertsonekin saio gehiago ez egitea erabaki dugu, alderdi etikoak aintzat hartuta.

Partzuergoa

Liderra

  • IBERMÁTICA SA

Partaideak

  • AUZO LAGUN S. Coop.
  • EUSKALTEL SA
  • JOSE MATIA CALVO FUNDAZIOA
  • GAIA, Teknologia Industrien Elkartea
  • IGURCO RESIDENCIAS SOCIOSANITARIAS SL
  • Angel Iglesias SAU / IKUSI SLU
  • POLICLÍNICA GIPUZKOA SA
  • Saludnova Solutions SL

RVCTi:

  • Matia Institutu Gerontologikoa Fundazioa
  • Tecnalia Research & Innovation Fundazioa
  • IKERLAN S. Coop. Ltda.
  • Instituto Ibermática de Innovación SL (i3B)
  • Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Jose Mª Arizmendiarrieta S. Coop.

Urtea

2013 -tik 2015 -ra

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Erkuden Aldaz
Erkuden Aldaz Ikertzailea
Miren Iturburu
Miren Iturburu Ikertzailea
Nerea Galdona Ikerketa lerroaren arduraduna