HasieraIkerkuntzaProiektuakJardunbide egokien menua

Jardunbide egokien menua

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Álvaro García
 Taldea:
Álvro García, nerea Etxaniz, Pura Díaz-Veiga

Hau da ikerketa honen helburua: areagotzea zahar etxeetan bizi direnen ongizatea, nutrizioa eta hidratazioa. Helburu bera zuen aurrekoak ere, «Gustura jan, kalitatearekin bizi» ikerketak, alegia. Matia Fundazioaren arreta eredua aldatzeko prozesu baten parte da ikerketa, eta partaidetzazko ekintzaren bidez garatzen da, ikerketako eta arreta profesionaleko talde mistoak erabiliz. Pertsona Ardatz duen Arretaren aldaketek gure inguruan zer ondorio dituzten aztertzen duen lehenbiziko ikerketa dugu honako hau. Zahar egoitzetako jangeletan eta unitate psikogeriatrikoetan bizi diren narriadura kognitibodun pertsonen parametro klinikoetan, jokabideetan eta ongizatean aztertu da eragina. Sekuentzialki gauzatu ditu jokabideak zahar etxe bakoitzak. Lau hilabetez, otordu bat grabatu zen bi astean behin; guztira, zortzi grabazio egin ziren bost zentro gerontologikotan. Mini Nutritional Assessment eskalaren, behaketaren eta jokabidearen erregistroaren bidez aztertu zen zaharren nutrizio egoera, hidratazioa eta gogobetetze maila. Aldaketak atzeman ziren haien pisuan, eta hobetu egin zen, oro har, zaharren nutrizio egoera eta hidratazioa. Gogobetetze mailak ere gora egin zuen zenbat zahar etxetan, baina ez maila berean guztietan. Seguruenik, zahar etxe bakoitzean jardunbideak besteetan ez bezala ezarri izanak eragin zituen alde horiek.

Helburu nagusia

Ikerketa eta partaidetza uztartuz helburu hauek lortzea da azterketaren xedea:

  • Jarduerari dagokionez: hobetzea zahar etxeetako gizon-emakumeen elikadura eta gogobetetze maila, Pertsona Ardatz duen Arreta Ereduaren bidez (PAAE) zenbait jardunbide bultzatuz.
  • Ikerketari dagokionez: dokumentatzea bizi kalitatea (BK) eta elikadura hobetzeko zahar etxeetan ezarritako jardunbideak.

Berariazko helburuak

  • Areagotzea parte hartzaileen gogobetetze maila.
  • Hobetzea dementzia duten pazienteen elikadura, hau eginez:
    • Parte hartzaileen desnutrizio arriskua gutxituz.
    • Parte hartzaileen deshidratazio arriskua gutxituz.
  • Aldaketak sustatzea eta finkatzea esku hartze bakoitzaren testuinguruari dagozkion ingurune eta jardunbide profesionaletan.
  • Laguntzea profesionalen jarrerak eta jokabideak aldatzen, «jardunbidetik pertsonara» aldaketa gauzatzeko.
  • Baliozkotzea pazienteen ongizatea, gogobetetzea eta elikadura hobetzeko enpirikoki esanguratsuak diren jardunbideak.
  • Lankidetzako esku hartze prozedurak garatzea, PAAEren barruan jardunbide berriak ezartzeko eta finkatzeko.

Emaitzak

Emaitzek gaingiroki erakusten dutenez, hobekuntza egon da (maila apalaren eta esanguratsuaren artekoa) elikaduraren alor hauetan: ahorakina, pisu igoera eta hidratazioa. Hori dela eta, beste testuinguru eta egoera batzuetan PAAEren bidez aplikagarriak diren esku hartze aukerak sortzen dira.

Bestalde, konplexuagoak dira azterketako ondorio emozionalak (gogobetetze maila, adibidez), eta alde handiak daude zahar etxe batzuetatik beste batzuetara, bai eta nolabaiteko kontraesan maila ere jasotako datu orokorren eta profesionalen irizpide klinikoen artean. Zenbait arrazoirengatik izan daiteke: zahar etxeen ekarpen erlatiboa batezbesteko orokorrera (zahar etxe batzuetako parte hartzaileek gogobetetze maila handiagoa adierazten dute, baina beste zahar etxe batzuetakoa baino txikiagoa da parte hartzaileen kopurua), neurrien sistematikotasunik eza eta datuen galera, alborapen subjektiboak, zinez alderdi konplexua den dementziadun pertsonen gogobetetze maila balioesteko tresna osagarri baliozkotu gabeko bat erabili izana, edo pertsonen ahulezia eta narriadura egoerek okerrera egitea denboraren poderioz. Ikerketa mugatzen duten beste alderdi batzuk hauek dira: lagina nahiko urria izatea (bi astez behin grabazio bat egiteko otorduen % 7 bakarrik erregistratzen dira) eta esku hartzeko egoeran dauden pertsonei buruzko informazioa eman lezakeen kontrol talde baliokiderik ez egotea. Nahita erabili zen irizpide hori, haren aplikazioak zahar etxeetan interferentziarik edo gainkargarik eragin ez zezan. Honenbestez, gogoeta egin beharra dago ebaluazio prozesua hobetzeko premiaz, kontuan harturik azterketaren xedeak eta arretaren profesionalek eskura dituzten baliabideak.

Nutrisenior 2018 Saria jaso du azterketak (Laboratorios Ordesaren helduentzako elikagaien marka, Font Activ, da sari emailea), eta Inforesidencias.com atariarena, zeinak helduen elikadura eta nutrizioa hobetzeko zahar etxeek eta egoitzek bultzatzen dituzten ekimenak saritzen baititu.

Urtea

2017 -tik 2018 -ra

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Álvaro García
Álvaro García Soler Ikertzailea
Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua
Nerea Etxaniz Ikertzailea