HasieraIkerkuntzaProiektuakFundación Caja Navarraren adinekoentzako zentroen eredu berria aztertu, diseinatu eta ezartzeko laguntza

Fundación Caja Navarraren adinekoentzako zentroen eredu berria aztertu, diseinatu eta ezartzeko laguntza

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Juan Albarrán
 Taldea:
Elena del Barrio

Matia Institutua Nafarroako Kutxa Fundazioarekin lankidetzan ari da, adinekoen zentroetan partaidetza sustatuko duen eredua ezartzeko bidean. Horretarako, Fundazioaren zenbait zentrotako egoeraren diagnostikoa egin da, eta, horietako bitan partaidetza prozesua jarri da abian, profesionalek eta adinekoek ere eredua aldatzeko bide orria lantzen parte har dezaten. Ekintza horietan ikasitakoarekin, Nafarroako Kutxa Fundazioaren adinekoentzako zentroen eredu berria ezartzeko gida egin da, eredu berria zabaltzeko lagungarri izan dadin.

Helburuak

Partaidetza sustatuko duen eredura aldatzeko bidean laguntzea da proiektuaren azken helburua, zentroak gai izan daitezen gaur egungo eta etorkizuneko adineko biztanleriaren beharretara zein tokian tokiko beharretara egokitzeko.

Berariazko helburuak:

  • Adinekoen zentroek gaur egun duten egoera eta funtzionamendua ezagutzea.
    • Erabiltzaileen profila ezagutzea, zentroak nola erabiltzen dituzten, haien ibilbideak, zein gune erabiltzen dituzten gehien eta etorkizuna nola ikusten duten.
    • Erabiltzaileen egungo eta etorkizuneko beharren inguruan zentroetako profesionalek duten iritzia ezagutzea, eta, era berean, zentroen eredu berriaren jardueran profesionalok izango duten egitekoa aztertzea.
    • Inplikatuta dauden auzoko beste eragile batzuek zentroen erabilerari buruz dituzten aurreikuspenak eta beharrak aztertzea.
  • Nafarroako Kutxa Fundazioaren Adinekoentzako Zentroen Esparru Eredua zehaztea.
    • Nafarroako Kutxa Fundazioaren adinekoentzako bi zentrotan eredu berria diseinatzeko eta ezartzeko prozesu pilotuetan laguntzea.
    • Bi prozesu pilotu horietan oinarrituta eta gainerako zentroetan aztertutakoa kontuan hartuta, Nafarroako Kutxa Fundazioaren Adinekoentzako Zentroen Ereduari buruzko esparru dokumentua lantzea.
  • Eredua gainerako zentroetara zabaltzen laguntzea.
    • Nafarroako Kutxa Fundazioaren Adinekoentzako Zentroen Eredu berria ezartzeko gida diseinatzea.

Aurreikusitako emaitzak

  • ­Nafarroako Kutxa Fundazioak dituen adinekoentzako 4 zentroren egoeraren gaineko diagnostikoa.
  • Talde sustatzailea sortzea Convive Santesteban zentroan, bertako proiektua diseinatu eta ezarri dezan.
  • Talde sustatzailea sortzea Oskia zentroan, bertako proiektua diseinatu eta ezarri dezan.
  • Nafarroako Kutxa Fundazioaren Adinekoentzako Zentroen Eredu berria ezartzeko gida.

Partzuergoa

  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Matia Instituto
    Nafarroako Kutxa Fundazioaren

Urtea

2019 -tik 2024 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Elena del Barrio
Elena del Barrio Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea
Juan Albarrán Ikertzailea

Proiektuaren argitalpenak

Participación en foros