SAREA

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Miren Iturburu
 Taldea:
Miren Iturburu, Mertxe Heriz, Maider Otxoa

SAREA proiektuak Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako haurren eta adinekoen arreta-zerbitzuak hobetzea du helburu, erabiltzaile eta familiek beren bizitza proiektuak diseinatzeko ahalduntzea ekarriko duten eredu eta praktika berritzaileak garatuz. Hori lortzeko, SAREAk lurraldeko gizarte-ekintzako profesionalen mugaz gaindiko sarea sendotu nahi du, gaur egun dauden estrategiak eta esku-hartzeak kontzeptualizatu eta transferitzeko eta, horrela, honako giza talde hauek gizarteratzen laguntzeko: adinekoak, lagundu gabeko adingabeko atzerritarrak, gazte helduak (16-21 urte bitartekoak), babes neurriak dituzten familiak eta adingabekoak etxean dituztenak.

Helburuak

  • Haurrentzako eta adinekoentzako arreta-zerbitzuei lotutako profesionalen sarea sendotzea
  • Kolektibo bakoitzerako praktikarik garrantzitsuenak modelizatu eta esperimentatzea
  • Profesionalen, prestatzaileen, ikasleen eta familia hartzaileen prestakuntza
  • Zerbitzuen erabiltzaileak ebaluatzeko sistema garatzea

Emaitzak

2015etik hona garatu den profesionalen arteko lankidetzari esker, mugaren bi aldeetako kolektiboen benetako beharrizanak partekatzeko balio izateaz gain, gaur egun dauden praktika eta zerbitzuak transferituz asebete litezkeen beharrizanak identifikatu ahal izan dira.

Helburua: proiektuak hartzen duen lurralde osoan haurrentzako eta adinekoentzako arreta zerbitzu hobetu eta integratua lortzea. Berrikitan, SAREAk Deusto Research Social Impact 2018 zigilua jaso du, gizarte inpaktu handiko ikerketa proiektuak aitortzen dituen agiria.

Partzuergoa

SAREA mugaz gaindiko proiektua da, FEDER funtsen bidez finantzatutako POCTEFA 2018-2020 programan txertatua. Etcharry Formation Développementek koordinatzen du proiektua, Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea eta Nazaret Fundazioa bazkide dira, eta Matia Institutua erakunde laguntzaile gisa integratu da.

Urtea

2018 -tik 2020 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Miren Iturburu
Miren Iturburu Ikertzailea