HasieraJarri nire jangelan

Jarri nire jangelan

Investigación Colaborativa

 

Zer da?

Jarri nire jangelan prestakuntzarako proposamena da, eta otorduetan beste pertsona batzuen laguntza behar duten Gerontologia Zentroetako egoiliarrei edo Eguneko Zentroetara joaten diren adinekoei tratu ona ematea sustatzea du helburu. Jarri nire jangelan ekimenaren edukiak eta metodologia lantzeko, otorduen inguruan egindako zenbait azterlanen emaitzak hartu dira kontuan.

Nori zuzenduta dago lankidetzarako proposamena?

Zentro gerontologikoetan eta eguneko zentroetan otorduetan laguntza eskaintzen duten eta pertsonarengan oinarritutako arreta lehenesten duten profesionalei. Jarri nire jangelan erabilgarria izango da otorduetan 15-20 lagun biltzen dituzten ingurune eta jangela etxekoietan.

Nola lagun dezakezu?

Azpialdean azaltzen den estekaren bidez, inprimakia bete beharko duzu oinarrizko datu batzuk emanda, zurekin harremanetan jar gaitezen eta materiala bidal diezazugun. Guk materiala bidali ondoren, hiru hilabeteko epea izango duzu programa libreki probatu eta zure ekarpenak guri helarazteko.

Zer konpromiso hartuko duzu laguntzaile izanda?

Izena ematean, programarekin batera inprimaki labur bat deskargatu ahal izango duzu. Bertan galdera erraz batzuk azalduko dira, programaren erabilerari eta zure balorazioari buruzkoak eta esperientzia horrek partaideengan izan duen eraginaren ingurukoak. Zuk emandako informazioa aztertu eta kontuan hartuko dugu materialaren azken bertsioan sartzeko.

Formularioa

Erakunde bati lotuta ez bazaude, idatzi “interes pertsonala”

Datu Pertsonalak Babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoa betez, Matia Fundazioa da tratamenduaren arduraduna (Pinu Bidea 35, 20018 Donostia), IFK: G20053583, Telefonoa: 943317100, e-posta: info@matiafundazioa.net

Datuak tratatzeko oinarria erabiltzailearen adostasuna da, tratamenduaren helburua haren kontsulta edo iradokizunari erantzutea delarik.

Datuak gordeko dira harremanak irauten duen bitarteaz eta datuak ezabatzeko eskatzen ez den bitartean. Eta, edonola ere, aplikatzekoak diren legezko preskripzio-epeak betetzen diren bitartean.

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen ez badu behintzat, eta ez dago aurreikusita datu horien nazioarteko transferentziarik egitea.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu. Horretarako, Matia Fundaziora jo beharko duzu, idatziz, goian adierazitako helbidean, bai eta Kontrol Agintaritzari erreklamatu ere (Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.agpd.es).

Urtea

2020

Profesionalak

Nerea Etxaniz Ikertzailea
Álvaro García
Álvaro García Ikertzailea

Erakunde laguntzaileak

Matia Instituto