HasieraPrentsa arloaMatia Institutuak eta ATECE Gipuzkoak iktus baten ondoren pertsonen bizitza hobetzeko proiektu berritzaile bat bultzatu dute

Matia Institutuak eta ATECE Gipuzkoak iktus baten ondoren pertsonen bizitza hobetzeko proiektu berritzaile bat bultzatu dute

  • Iktusa munduan desgaitasun kausa nagusia da, eta Euskadin urtero 3.400 kasu baino gehiago erregistratzen dira.
  • Iktusa izan duten 300 pertsonen eta zaintzaileen bizipenak eta esperientziak jasoko ditu azterlanak.
  • Proiektua “la Caixa” Fundazioaren Conecta Deialdiak bultzatu du, eta ospitaleko altaren ondoren premiazkoenak diren ase gabeko beharrak ikusaraztea eta erantzutea du helburu, iktus bat lehen pertsonan edo inguruan bizi izan dutenen ahotsa erdigunean jartzen duen ikuspegi parte hartzaile baten bidez.

Donostia, 30 de junio de 2025ko uztailak 9 – Matia Institutua, Hartutako Kalte Zerebralaren Gipuzkoako Elkartearekin (ATECE Gipuzkoa) lankidetzan, “la Caixa” Fundazioaren Conecta Deialdian hautatua izan da, “Iktusaren ondoren etxera itzultzea: beharrak identifikatzetik soluzioen baterako diseinura” proiektua garatzeko. Ekimen aitzindari honen helburua, ospitaleko altaren ondoren iktusa izan duten pertsonen asetu gabeko beharrak detektatzea eta soluzio berritzaileak diseinatzea da, kaltetutako pertsonekin eta haien familiekin batera.

(Irakurtzen jarraitzeko, deskargatu prentsa-ohar osoa)