HasieraForoetan parte hartzeaZainketei buruz hausnartzen. Iraupen luzeko zainketak eta etorkizuneko erantzunak

Zainketei buruz hausnartzen. Iraupen luzeko zainketak eta etorkizuneko erantzunak

  Data:
03/04/2025 -tik 11/04/2025 -ra
 Mota: Besteak
 Ezagutza lerroa: Zaintzak

Apirilean Olaberrira joan ginen, lantzen ari garen iraupen luzeko zaintza ereduaren eraldaketa prozesuari buruz hitz egiteko, zaintza ekosistemak eta lan komunitarioa aldaketaren oinarrian jarrita. Horretarako, gure lankide Maider Azurmendik hainbat ideia eta hausnarketa partekatuko ditu bertaratutakoekin, udalerriak zainketen ingurune sustatzaile bihurtzeko moduari buruz, pertsonen bizimoduei jarraipena emanez, bai beren etxeetan, bai hala izan ezin den kasuetan, "etxean bezala" ostatuetara joateko.

Bi hitzordu izango ditugu, lehena apirilaren 3an, euskaraz eskainiko dena, eta bigarrena, astebete beranduago, apirilaren 11n, gaztelaniaz.

Bi bilerak EH Bilduk antolatu ditu, eta eskerrak ematen dizkiegu esperientzia horiek partekatzeko aukera izateagatik.

 

Profesionalak

Maider Azurmendi Saretze Komunitario Arduraduna