Esther Laso

Matia Ospitaleko farmazialari espezialista
Fotografía de Esther Laso

Biozientzietan doktorea (Salamancako Unibertsitatea. 2018). Ospitaleko Farmazian espezialista (2013-2017), Osasun Publikoan diplomatua (Carlos III.a Institutua. 2016) eta Farmazian Graduatua (Salamancako Unibertsitatea. 2011).

Espezializazioa amaitu zuenetik, hainbat erakundetan egin du lan, arreta farmazeutikoaren eta nutrizioaren arloan (Salamancako Unibertsitate Asistentzia Gunea), geriatriaren arloan (Granollerseko Ospitale Orokorra) eta saiakuntza klinikoen eta ikerketaren arloan (Nafarroako Unibertsitate Klinika), besteak beste. Gainera, ikertzaile gisa parte hartu du hainbat proiektutan, eta irakasle laguntzaile gisa Salamancako Unibertsitatean (USAL) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Gaur egun, Matia Fundazioaren farmazia zerbitzuan lan egiten du, tratamenduak sinplifikatzen eta geriatriako zainketak optimizatzen. Kronikotasunari buruzko ikerketa-ildo estrategikoetan parte hartzen du, hala nola adineko pazientearen egokitzapen farmakoterapeutikoan, paziente hauskorraren hausturen prebentzioan, adineko pertsonaren nutrizio-egoeraren hobekuntzan eta medikazioaren segurtasunean egoitza-ingurunean.

Hainbat argitalpenen egilea eta Ospitaleko Farmaziaren Espainiako Elkarteko (SEFH) eta Nutrizio Klinikoaren eta Metabolismoaren Espainiako Elkarteko (SENPE) kidea da.

ester.laso@matia.eus
Mostrar en Matia Eskola: