Bakardadeei lagunkoitasunetik aurre eginez: kontzeptualizazioa eta baliabide praktikoen garapena

Bakardadeei buruz hitz egiten dugunean, errealitate anitz bati egiten diogu erreferentzia; mota guztietako pertsonei eragiten dien eta bakoitzaren bizi-testuinguruaren eta bizipen pertsonalen arabera modu desberdinetan esperimentatzen den errealitate bati. Ez dago bakardade bakarra, bakardadea bizitzeko modu desberdinak baizik. Euskadi Lagunkoia Berria proiektuak (Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila) bakardadeen gaia tokiko mailan lantzen dihardu hasieratik, fenomeno honi ikuspegi komunitariotik heltzeko aukera ematen duten baliabide eta tresna praktikoak garatuz, inklusiboagoak eta errealitate anitzei aurre egiteko gai diren inguruneetara aurrera egin ahal izateko.
Idazki honek bakardadeen fenomenoa ikuspegi anitz batetik aztertzen du, euskal biztanlerian hartuz joan den garrantzian sakonduz, eta Euskadi Lagunkoia Berriak gai honen abordaian jarraitutako ibilbidea erakusten du.
Profesionalak
Beste profesional batzuk
- Diana Pedraz





