HasieraPrentsa arloaUsurbilek bere ibilbide-orria ezarri du bere Zainketa Ekosistema eraldatzen hasteko

Usurbilek bere ibilbide-orria ezarri du bere Zainketa Ekosistema eraldatzen hasteko

2022 Usurbilen, azaroak 19an. 2020an Usurbilgo Udalak zaintza eredu berri baten eraikuntza kolektiborako bidea hasi zuen. Eredu berri horrek gizarte-zaintzako kultura partekatua bultzatuko du, berrikuntzan eta parte-hartzean oinarritua, begirada Pertsonengan Zentratutako Arretan jarriz.

Eredu hori erakundeekin, zainketen sektorearekin, komunitateko kideekin, erabiltzaileekin, haien senideekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan eraiki da. Hasieratik tokiko esperientziaren garapenean oinarritu da, arreta-eredu pertsonalizatuagoa, malguagoa eta komunitarioagoa sortzen laguntzeko, gizarte-berrikuntzatik abiatuta, etxeko arreta bultzatuz eta gizarte- eta osasun-sistemen arteko sinergiak hobetuz. Lankidetza horri esker, Usurbilgo udalerrian zaintza eredu berritzaile baterako gakoak ezarri ditugu.

(Irakurtzen jarraitzeko deskargatu Prentsa ohar osoa)