InicioParticipación en foros«Entzun nazazu» jardunaldia: giza eskubideak lehen pertsonan

«Entzun nazazu» jardunaldia: giza eskubideak lehen pertsonan

  Fecha:
10/12/2026
 Tipo: Jornada
 Localización: Matia Gunea Lugaritz y online

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, Matia-ko Giza Eskubideen Batzordeak «Entzun nazazu» jardunaldia egingo du Matia Gunea Lugaritzen. Online ere parte hartu ahal izango da.

Topaketan, Batzordeak azken hilabeteotan egindako lana partekatuko da, eta eguneroko bizitzan eskubideak defendatzeari buruzko bizipenak entzungo dira. Pertsonen ahotsak izango dira ardatz, baita bizipenak, iritziak eta proposamenak adierazteko eta haiei eragiten dieten erabakietan parte hartzeko guneak izatearen garrantzia ere.

Goizean, bi gai landuko dira: desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren 20. urteurrena, eta adineko pertsonen eskubideei buruzko Konbentziorako bidean egindako aurrerapausoak. Bi blokeetan, lehen pertsonako hausnarketa eta bizipenen bidez, gaur egungo erronketara hurbilduko gara, eguneroko bizitzatik abiatuta.

Egitaraua

11:00–11:30 | Ongietorria eta irekiera instituzionala

11:30–12:00 | Matia-ko Giza Eskubideen Batzordea eta azken hilabeteotan egindako lana
Batzordeko kideek aurkeztuta.

12:00–12:35 | Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren 20. urteurrena

  • 12:00–12:10 | 20 urte hauetako ibilbidea
    Mikel Malcorra, Elkartu.
  • 12:10–12:35 | Eskubideen defentsa egunerokoan: lehen pertsonan
    • Etorkizuna eta gure bizitzako aldaketa garrantzitsuak, Soco Saenz de Ugarte-rekin, Fundación Goyenechekoa.
    • Erronkak ASOCIDE Euskadin, Josu Domínguez-ekin.

12:35–13:10 | Eta orain, adineko pertsonen eskubideei buruzko Konbentziorantz

  • 12:35–12:45 | Konbentzioa lantzeko aurrerapausoak
    Belén Martínez, HelpAge Españakoa, online arituko da.
  • 12:45–13:10 | Eskubideen defentsa egunerokoan: lehen pertsonan
    • Adinkeria: adinagatiko diskriminazioa eguneroko bizitzan, Barakaldoko Lagunkoia Talde Eragileko eta adineko pertsonen ordezkariekin.

13:10–13:20 | Amaiera
Matia-ko Giza Eskubideen Batzordea.

13:25 | Agur-argazkia eta amaiera