Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, Matia-ko Giza Eskubideen Batzordeak «Entzun nazazu» jardunaldia egingo du Matia Gunea Lugaritzen. Online ere parte hartu ahal izango da.
Topaketan, Batzordeak azken hilabeteotan egindako lana partekatuko da, eta eguneroko bizitzan eskubideak defendatzeari buruzko bizipenak entzungo dira. Pertsonen ahotsak izango dira ardatz, baita bizipenak, iritziak eta proposamenak adierazteko eta haiei eragiten dieten erabakietan parte hartzeko guneak izatearen garrantzia ere.