InicioHauskortasuna

Hauskortasuna

Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen 62. Kongresua

  Fecha:
 Tipo: Congreso
 Línea de conocimiento: 
 Localización: Madril

Datorren ekainaren 22, 23 eta 24an, geriatria eta gerontologia Madrilen bilduko dira SEGGen 62. Kongresu Nazionalean eta GGSOren XXIII. Biltzarrean, zahartzearen erronkari helduko dioten adituei entzuteko. Saio berriak izango dira, hala nola adituari egindako kontsultak eta gai jakin batzuei buruzko eztabaida.

Lehenengo sesioaren izenburua «zahartzea: erronka bat» izango da, eta honako hauek jorratuko dira: zahartzean osasunean funtsezkoak diren elementuak; ondo zahartzeko gako biologikoak; zahartzeko modu desberdinak.

Profesionales

Ikerketa eta berrikuntza hauskortasunean eta zahartzean

  Fecha:
 Tipo: Curso
 Localización: Donostia-San Sebastián

Zahartzea fenomeno globala da, eta hedatzen ari da gizarte aurreratuetan; aukera bat da ikuspegi holistikoan, baina lehen mailako erronka sozioekonomikoa da. Banaketa demografiko berri horrek desoreka handiak sortzen ditu gizarte- eta osasun-arretako sisteman, eta horrek sistema horren iraunkortasuna arriskuan jar lezake herrialde garatuetan, Euskadin, besteak beste.

Profesionales

Adinekoen gaitasun funtzionalari eusteko tresnak eta esku-hartzeak: hauskortasuna baloratzea eta esku hartzea

  Fecha:
 Tipo: Jornada
 Línea de conocimiento: 
 Localización: Bilbao

Hauskortasuna oso sindrome prebalentea da adinekoen artean, eta kontrako gertaeraren bat gertatzeko probabilitatea areagotu egiten da: erorikoak, ospitaleratzeak, instituzionalizazioa eta heriotza. 2015. urteaz geroztik, ikerketa sanitarioko eta gerontologikoko erakundeek, zentro teknologikoek eta UPV/EHUk osatutako partzuergoa lanean ari da horiek diagnostikatzeko eta lantzeko tresnak garatzeko. Jardunaldi honetan, partzuergoak lortutako emaitza nagusiak aurkeztuko ditugu, eta gure inguruko beste erakunde batzuek egindako ekimenak ezagutzeko aukera izango dugu.

Profesionales