HasieraArgitalpenakAdineko pertsonak Euskadiko ekonomian

Adineko pertsonak Euskadiko ekonomian

  Urtea:
2014
 Egilea: 

EAEko biztanleria zahartzen ari da eta, ondorioz, gure herriaren etorkizun demografikoan eta politika publikoetan izan ditzakeen ondorioak kezka iturri dira arduradun politikoentzat eta alor horretako planifikatzaile eta adituentzat. Fenomeno horrek alderdi ugari ditu: gizarte aurreratuen arrakastaren isla da, erronka ere bada eta, aldi berean, arazo bihurtzea saihestu behar da. Adinekoek Euskadiko ekonomian duten kokalekua aztertzea da azterlan horren helburua, alde batetik, Stiglitzek, Senek eta Fitoussik —Garapen Ekonomikoa eta Aurrerapen Soziala Neurtzeko Batzordea— proposatutakoaren antzeko ikuspegitik eta, beste aldetik, nazioarteko erakundeen (bereziki Nazio Batuen Konferentziako Ekintza Plataformaen ―Pekin, 1995―)dokumentu askotan goraipatutako ikuspegitik. Datuetan oinarritutako azterketa da.