HasieraArgitalpenak"Landa-elkarrizketak" ikerketa

"Landa-elkarrizketak" ikerketa

  Urtea:
2023
 Ezagutza lerroa: Zahartze osasungarria sustatzea
 Egilea: Almazán, N., Mogollón, I.
Imagen: 
Portada publicación

Helduak Zabaltzenetik urtebete baino gehiago daramagu Euskadiko Adinekoen Gizarte Zentroak (EAGZ) hausnartu eta eraldatzeko lanean. Gure lurraldeetako orografia- eta errealitate-aniztasuna dela eta, prozesuaren ikerketa-ekintzak bi etapatan banatzeko erabaki estrategikoa hartu zen, bata hiri-ingurunean (2022-2023) eta bestea landa-ingurunean (2023-2024). Bigarren urte honetan, landa-inguruneko EAGZen erronkei heltzeko ordua iritsi da.

Euskadiko Adinekoen Gizarte Zentroetan landa-eremukoa izateko modu bakarra ez dagoela ulertzen da. Horregatik, landa-inguruneetako EAGZen errealitatea hobeto ezagutzeko, ezagutza-iturrira jo behar izan da: protagonistengana. Landa-elkarrizketa batzuen bidez, irismen handiko galderei erantzun nahi izan zaie modu kolektiboan, elkarrizketetan lurralde bakoitzaren ezaugarri soziodemografikoak errespetatuz.

Zer zailtasun dituzte adinekoentzako gizarte-zentroek landa-eremuetan bizirik irauteko? Zer aldaketa lortzea gustatuko litzaiguke? Nola sustatu belaunaldi berrien parte-hartzea?

Argitalpen honetan, prozesu honetan parte hartu duten berrogeita hamar bat ahotsen hausnarketak eta analisiak jasotzen dira. Pertsonei ahotsa emateko asmoz, testuan elkarrizketen analisia aurkezten da, ideia horiek beren hitzekin islatzen dituzten lekukotasun batzuekin. Testigantzak jatorrizko hizkuntzan aurkezten dira, eranskinean dagokien itzulpenarekin.