HasieraArgitalpenakSerum adiponectin is associated with body composition and cognitive and psychological status in older adults living in long-term nursing homes

Serum adiponectin is associated with body composition and cognitive and psychological status in older adults living in long-term nursing homes

  Urtea:
2019
 Ezagutza lerroa: Zahartze osasungarria sustatzea
 Egilea: Sanz, B., Arrieta, H., Hervás, G., Rezola-Pardo, C., Ruiz-Litago, F., Iturburu, Miren, Gil, S.M., Rodríguez-Larrad, A., Irazusta, J.
Imagen: 

Hauskortasuna sindrome geriatrikoa da, eta ezaugarri hauek ditu: erreserba funtzionalak murriztea, erorikoekiko kalteberatasuna areagotzea, lesioak izatea eta osasuna hondatzea, eta horrek mendekotasuna dakar. Hauskortasuna narriadura fisikoarekin ez ezik, zahartzearekin lotutako ezintasun kognitibo eta psikologikoekin ere lotzen da. Adiponektinaren kontzentrazio seriko handiago bat hauskortasun-neurrien errendimendu hobearekin lotu da, baina baita egoera kognitibo txarragoarekin ere. Adiponektinaren maila serikoen eta hauskortasunarekin lotutako parametro batzuen (gorputzaren osaera, egoera fisikoa, funtzio kognitiboa, parametro psikologiko jakin batzuk eta bizi-kalitatea) arteko erlazioa berresteko asmoz, alderdi hori aztertu da hamar bat egoitzatako 112 egoiliarretan.

Gure azterlanaren emaitzek erakusten dute adiponektina lotuta dagoela gorputzaren osaerarekin, funtzio kognitiboarekin eta antsietatearekin zentro gerontologikoetako egoiliarretan, eta harreman bereizgarriak dituztela sexuaren arabera. Azterketa gehigarriak egin behar dira adiponektina hauskortasun-biomarkatzaile baliagarria eta fidagarria den zehazteko.

Lan honek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen laguntza izan du (ELKARTEK15/39, ELKARTEK16/57, RIS16/07, SAN17/11). Haritz Arrietak eta Chloe Rezola-Pardok Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) bi beka jaso dituzte.