Esperientzia inspiratzaileak - Debagoienan “Banku Partekatua” ezagutzen
Datorren otsailaren 24an Debagoiena Ehuntzen proiektuaren barruan antolatutako bigarren jardunaldia egingo da, nahi ez den bakardadearen aurkako hausnarketa eta ekintza komunitarioa ardatz hartuta.
Bigarren aldi honetan, helburua teoriatik praktikara pasatzea da, beste udalerri batzuetan bakardadeari ikuspegi komunitario batetik aurre egiteko garatzen ari diren ekimen eta esperientzia inspiratzaileak ezagutuz. Esperientzia horien artean, Eskoriatza eta Aretxabaletako udalerriek MatiaZaleak taldearen Banku Partekatua proiektua aurkeztea aukeratu dute.
Ekimena Ainhoa Arrillagak aurkeztuko du, Karmele Igartuanen, Aretxabaletan, 18:30etatik 20:00etara.
Profesionalak
Ainhoa Arrillaga
MatiaZaleak Dinamizatzailea


