HasieraForoetan parte hartzeaHausnarketak bidean: zahartzea pertsona guztientzako aukera bihurtzen denean

Hausnarketak bidean: zahartzea pertsona guztientzako aukera bihurtzen denean

  Data:
17/06/2019 -tik 19/06/2019 -ra
 Mota: Kurtsoa
 Ezagutza lerroa: Zahartze osasungarria sustatzea
 Lekua: Donostia-San Sebastián
Imagen: 

Zahartzeari buruz hausnartu nahi duen udako ikastaroa. Gure gizarteak aurre egin beharreko erronka garrantzitsuenetako bat da, eta erronkari behar bezala helduz gero sor daitezkeen aukerak azpimarratzen ditu. Horretarako, hainbat diziplinatako profesionalak izango ditu, soziologikotik teknologiara, osasunaren esparrura. Ikastaroan zehar ezagutzak eskuratzeaz gain, eztabaida sustatu nahi da, bai saioetan, bai goizean egingo diren oinezko ibilbideetan.

Helburuak

  • Gizarte-, osasun-, teknologia- eta ekonomia-arloetan bilakaera demografikoaren aurrean agertzen diren aukerei buruz hausnartzea.
  • Bilakaera demografikoaren inguruan profesionalen eta espezialisten artean iritziak trukatzea, hurrengo hamarkadetako ondorioak baloratuz.
  • Zahartze osasungarria sustatzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak sustatzea, hala nola jarduera fisikoa eta pertsonen sozializazioa errazten duten jarduerak.
  • Euskal Herriko paraje politenetako batzuk zeharkatzea.

Profesionalak

Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua