HasieraForoetan parte hartzeaHelduak Zabaltzen - Euskadiko adinekoen Gizarte-Zentroak eraldatzeko udalarteko II. topaketa teknikoa

Helduak Zabaltzen - Euskadiko adinekoen Gizarte-Zentroak eraldatzeko udalarteko II. topaketa teknikoa

  Data:
08/06/2023
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: Zahartze osasungarria sustatzea
 Lekua: Donosti

Iaz Euskadiko 16 udalerriko 21 lagun batu ginen Adinekoen Gizarte Zentruen (AGZ) eginkizun eta errealitate ezberdinen inguruan hausnartzeko.​

Horietan nabarmendu zen erakundeek erronkei arrakastaz heldu ahal izateko hausnarketa espazio berrien beharrizana. Eraldaketa horren gakoak, era berean, zeharlerrotasunean, finantzaketa ereduetan eta konpromezu politikoan kokatu zituzten. ​

Adinekoen Gizarte Zentroekin lan egiten duen teknikaria zara? Hobetzeko gauzak daudela uste duzu?​

Hala bada, zatoz udalarteko II. topaketa teknikora eta parte hartu zure ekarepenak eta hausnarketak zu bezalako profesionalekin. Guztion artean mahai gainean diren erronkak identifikatu eta gure jendartean Adineko Gizarte Zentroek duten papera eraldatzen lagunduko diguten proposamenak eraikitzen jarraituko dugu. ​

 

Beste zalantzarik baduzu, informazio gehiago nahi baduzu edo zerbait zehatza komentatu nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan helduakzabaltzen@euskadi.eus emailera idazten edo 629 85 24 92 telefonora deitzen.

Zure zain gaude!

Profesionalak

Nerea Almazán Ikertzailea
Laura Fernández Ikertzailea
Irati Mogollón Ikertzailea
Ainara Tomasena
Ainara Tomasena Terapeuta
Elisa Berrios Ikertzailea
Mertxe Sánchez Administraria

Izena emateko formularioa

Saio honetan zure beharretara egokitu nahi dugu. Horregatik, honako galdera hauek egin nahi dizkizugu:

Datu Pertsonalak Babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoa betez, Matia Fundazioa da tratamenduaren arduraduna (Pinu Bidea 35, 20018 Donostia), IFK: G20053583, Telefonoa: 943317100, e-posta: info@matiafundazioa.eus

Datuak tratatzeko oinarria erabiltzailearen adostasuna da, tratamenduaren helburua haren kontsulta edo iradokizunari erantzutea delarik.

Datuak gordeko dira harremanak irauten duen bitarteaz eta datuak ezabatzeko eskatzen ez den bitartean. Eta, edonola ere, aplikatzekoak diren legezko preskripzio-epeak betetzen diren bitartean.

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen ez badu behintzat, eta ez dago aurreikusita datu horien nazioarteko transferentziarik egitea.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu. Horretarako, Matia Fundaziora jo beharko duzu, idatziz, goian adierazitako helbidean, bai eta Kontrol Agintaritzari erreklamatu ere (Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.agpd.es).