HasieraForoetan parte hartzeaJardunaldiak: 'Adinekoen zaintzaren garrantzia"

Jardunaldiak: 'Adinekoen zaintzaren garrantzia"

  Data:
01/02/2023 -tik 15/02/2023 -ra
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak

Otsailaren 1,8 eta 15ean 'Adinekoen zaintzaren garrantzia' jardunaldiak ospatuko dira Azpeitian. Landu beharreko gaien artean, gizartearen zahartzearen bilakaera, adinekoen nahi gabeko bakardadea, erronka horri aurre egiteko Azpeitiko Udalaren politika publikoak eta epe laburrean egingo diren azpiegituren aurkezpena daude. Jardunaldiaren esparruan, lehen aldiz aurkeztuko dira epe laburrean ateak irekiko dituzten tutoretzapeko etxebizitzak, etxez etxeko zerbitzu integrala eta mendekotasuna duten pertsonentzako Perdillegiko Balio Anitzeko Zentro baten proiektua.

Saio guztiak 18:00etan izango dira, Merkatu Plazako aretoaren lehen solairuan, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.

  • Otsailak 1, asteazkena

- Gaia: Azpeitiko adineko pertsonen beharren analisiaren aurkezpena
- Hizlariak: SIIS-eko Madalen Saizarbitoria eta Azpeitiko Udalako Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua eta Edurne Zubia arduradun teknikoa

  • Otsailak 8, asteazkena

- Gaia: Bakardadea eta Adinberri elkarteko HARIAK estrategiaren nondik norakoak
- Hizlariak: Javier Yanguas eta Adinberri elkarteko Ainhoa Becerra

  • Otsailak 15, asteazkena

- Gaia: Mendekotasuna duten pertsonentzako zentro balioaniztunaren proiektua
- Hizlariak: Matia Institutuko Maider Azurmendi eta Enrique Echeverria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Peña eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea

Profesionalak

Erkuden Aldaz
Erkuden Aldaz Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea
Maider Azurmendi Etxe eta Komunitate Arreta Zuzendaria

Beste profesional batzuk