HasieraForoetan parte hartzeaZaintzak garrantzia du. Covid-19aren genero-eragina adinekoen eta menpekoen zaintzaileengan

Zaintzak garrantzia du. Covid-19aren genero-eragina adinekoen eta menpekoen zaintzaileengan

  Data:
01/04/2022
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Lekua: Bizkaia Aretoa, Sala Arriaga.

Jardunaldiaren helburua “CUMADE. Zaintzak garrantzia du. Covid-19aren genero-eragina adinekoen eta menpekoen zaintzaileengan” ikerketa proiektuaren emaitzak ezagutaraztea da. Ikerketa 2020ko ekainetik 2021eko ekainera bitartean garatu zen, FONDO SUPERA COVID-19 Santander-CSIC-CRUE erakundeen laguntza ekonomikoari esker. Beronen bidez, adinekoen eta mendekoen zaintzan eragina izan duten gizarte-dinamikak azaldu nahi izan ditugu, ikustarazteko zaintzaileek osasun-krisiari aurre egiteko orduan izan dituzten zailtasunak bai eta, sormena, ahalduntzea eta elkartasuna oinarri hartuta, garatu dituzten estrategiak ere. Proiekturako funtsezkoa izan da zaintzaileek bizitako esperientziak berreraikitzea. Hori dela eta, jardunaldian parte hartuko dute bai ikertzaileek, bai ikerketa egin ahal izateko testigantza eman duten pertsonek ere. Ikerketaren emaitzak ondorengo estekan daude eskuragarri: https://www.antropologia.urv.cat/es/investigacion/proyectos/cumade/.

Egitaura:

9:30-9:45 Harrera

9:45-10:00 Ongietorria. Gorka Moreno. Bizkaiko Campuseko errektoreordea, UPV/EHU. Matxalen Legarreta. UPV/EHU.. Laura Ruiz. Economistas sin Fronteras.

10:00-10:45 Zaintza-lana pandemia egoeran: irakaspen batzuk. Dolors Comas d’Argemir. CUMADE proiektuko ikertzaile nagusia. Universitat Rovira i Virgili.

10:45-12:15 Covid-19aren eragina  EAEko egoitzetan. Moderatzailea: Marina Sagastizabal. UPV/EHU.

  • Itziar Ferrón. Egoitza pribatuko langile ohia.
  • Elixabete Abad. Matia Fundazioko Lamourous Egoitzako zuzendaria.
  • Enrique de la Peña. Babestu-Bizkaiko Erresidentzietako Familiarren eta Erabiltzaileen Elkartea.
  • Jone Bengoetxea. ELA Sindikatua.

12:15-12:45 Etenaldia-kafea

12:45-13:45 Garapen bidean dauden zaintza ereduak. Moderatzailea: Maider Barañano. UPV/EHU.

  • Maria Juncay. SINA Kooperatiba eta EMF-Sociosanitarias Elkartela
  • Xanti Ugarte. Irauli Zaintza Plataforma.

13:45-14:00 Itxiera eta agurra.

Beste profesional batzuk