GFEOko Ospitaleko Farmaziako Bokalak antolatutako hitzorduak Inmakulada Lanbide Ikastolako (Tolosa), CPES Cesako (Urnieta), CIFP Don Boscoko (Errenteria) eta CIFP Plaiaundiko (Irun) 135 ikasleren parte hartzea izan du.
Jardunaldian zehar, ikasleek, farmazia eta parafarmaziako erdi mailako teknikarietatik eta sendagaiak prestatzeko goi mailako teknikarietatik datozenek, ospitaleko farmazia-zerbitzu baten egunerokotasunaren zati bat, zerbitzu hori osatzen duten lanbide-kategoriak, gaitasunak eta zerbitzu-zorroaren zati bat ezagutzeko aukera izan dute.