HasieraGertaerakJardunaldia: "Jardunbide egokiak adiskidetasunean: Europako eta Estatuko esperientziak"

Jardunaldia: "Jardunbide egokiak adiskidetasunean: Europako eta Estatuko esperientziak"

  Data:
Fecha: 
15.11.2017
 Lekua: Guggenheim - Bilbao

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak "jardunbide egokiak adiskidetasunean: Europako eta Estatuko esperientziak" jardunaldira gonbidatzen zaitu, datorren azaroaren 15ean, Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioan.

Jardunaldi hau "Euskadi lagunkoia" proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburu orokorra da herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte-hartzea sustatzea, adiskidetasun-mugimendu bat garatzeko, zahartzen ari diren pertsonentzako bizi-ingurune lagungarriak sustatze aldera. Gaur egun, udalerrien sarea euskal lurralde osoko 50 herri eta hirik osatzen dute.

Osasunaren Mundu Erakundeak 2005ean hasi zuen inguruneen adiskidetasun-mugimendua, "Age-friendly CITIES and Communities" izenarekin. Gaur egun, 37 herrialdetako 400 hiri eta komunitate ari dira horretan lanean.

Ekitaldi honek erronka horri erantzuten dioten Europako eta Estatuko jardunbide egokiak ezagutzeko aukera ematen du. Jardunaldi honen helburua Euskadin adiskidetasuna garatzeko inspirazio-iturri izango diren esperientzia berritzaileak eta sortzaileak partekatzea da.

Imagen de la jornada de Buenas Prácticas sobre amigabilidad