Adinekoekiko 2026-2029 euskal estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa
Proyectos
Adinekoekiko 2026-2029 Euskal Estrategiak jarduteko ardatz estrategikoak planteatzen ditu, eta ardatz horietan garatzen dira estrategiarekin zerikusia duten proiektu traktoreen hainbat jarduera. Proiektuen jardueraren jarraipena egiteko eta ekintza horien garapena ebaluatzeko, ADINEKOEKIKO EUSKAL ESTRATEGIAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA 2026-2029 proiektua hasi da Eusko Jaurlaritzarekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren bidez.
Proiektu honen helburua da Estrategiaren ezarpena eta garapena monitorizatzea, inpaktua maximizatzeko. Hori lortzeko, Estrategiaren helburu eta ardatz estrategikoekin lotutako proiektu traktoreen jarraipen-adierazleak adostuko dira. Gainera, urteko txostenak egingo dira, adierazle horien garapena aztertzeko eta estrategiaren hedapenean eragina duten aukerak edo zailtasunak identifikatzeko. Txosten horiek Estrategian planteatutako helburuen lorpenari erantzuten dioten ekintza gehigarriak baloratzen edo proiektu berriak sartzen lagunduko dute.



