babeSarea

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Irati Mogollón
 Taldea:
Elisa Berrios, Iraide Robles

BabeSarea gizarte-ikerketa eta esperimentaziorako proiektu bat da, iraupen luzeko arreta eta zaintzako tokiko ekosistemak osatzen dituzten Eguneko Zentruen zerbitzu ereduak garatzeko eta diseinatzeko sortua.

 

Gure helburua? 

Eguneko Zentroen eraldaketa eta eredu berrien eraikuntza sustatzea. Herritarrak beren etxebizitzan zahartzen laguntzea, ongizate kolektibotik abiatuta, modu jasangarrian eta pertsonak erdigunean ipiniaz, hau da, pertsona erabiltzaile nahiz familia- eta komunitate-ingurunearentzat garrantzitsuak diren laguntzak sortuaz.

BabeSarea Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko proiektua da, gizarte-berrikuntzako proiektu esperimentalen baitako diru laguntzetan kokatua, Eguneko Zentruak eraldatu nahi dituen proiektua da, tokiko zaintza ekosistemak sortze bidean, pertsona erabiltzaileak beren etxeetan dituzten beharrak modu integral eta integratuan asebete ahal izateko sortua.

 

Partzuergoa

Hurkoa Fundazioa
Matia Instituto

Urtea

2022

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Irati Mogollón Ikertzailea
Elisa Berrios Ikertzailea
Fotografía de Iraide Robles
Iraide Robles Gizarte langilea - Kasu kudeatzailea

Erakunde Laguntzaileak

Finantzatzaileak:

Logo Diputación Foral de Gipuzkoa