HasieraIkerkuntzaProiektuakBARNE® HARTU: adinekoentzako gizarte inklusibo baterantz

BARNE® HARTU: adinekoentzako gizarte inklusibo baterantz

Proyectos

 Investigador principal: Pura Diaz-Veiga
 Equipo: Penélope Castejón, Elena Del Barrio, Sara Marsillas

 

Gizarte bazterketari gero eta arreta handiagoa eskaintzen ari zaio gerontologiaren eremuan. Interes hori sorrarazi dute zahartze demografikoaren patroiek, egungo ezegonkortasun sozial eta politikoak eta adin talde horiek desberdintasunak gero eta handiagoak jasateko dituzten aukerak.

 

Proposamen honen bidez, hainbat dimentsiotan landu nahi da bazterketa. Horretarako, bi profil bereizi dira. Lehen profilaren barruan, zahartzeari lotutako arrazoiak direla eta gizarte bazterketako egoeran egon daitezkeen adinekoak daude; bigarrenean, berriz, bazterketa-egoeran bizi izan diren eta zahartze-prozesuan sartuta dauden pertsonak, hala nola gaixotasun mentala duten edota etxerik ez duten pertsonak. Bi kasuotan, genero ikuspegia hartu da kontuan, bizi ibilbideak ikuspegi horren araberakoak baitira neurri handian, zalantzarik gabe. Bi profilon azterketari esker, bazterketak eta zahartzeak lurraldean duten egoeraren ikuspegi osatuago bat lortu ahal izango da.

Helburuak

Proiektu honen helburu orokorra da bazterketaren eta zahartzearen inguruko hainbat errealitateren eta errealitate horiei lotutako premien diagnostikoa egitea, genero ikuspegia kontuan hartuta. Zehazki, jakin nahi da adinekoak zer egoeratan dauden, gizarte bazterketari lotutako aldagai garrantzitsu batzuei dagokienez, eta Gipuzkoan baztertutako pertsonak hainbat egoeratan nola zahartzen diren. Gainera, aztertutako errealitateei lotutako premiak identifikatuko dira, eta bazterketa prozesuetan arreta eta laguntza eskaintzera bideratutako formulak identifikatzeko ekintza proposamenak diseinatuko dira.

Helburu orokor hori helburu espezifiko hauetan zehaztu ahal izango da, aztertu beharreko populazio motaren arabera:

  • Gizarte bazterketako arriskuan eta egoeran dauden adinekoak, genero ikuspegia kontuan hartuta:
    • Gipuzkoan bizi diren adinekoen gizarte bazterketari lotuta dauden faktoreak aztertzea.
    • Gipuzkoan gizarte bazterketa jasaten duten adinekoen egungo egoeraren erradiografia kuantitatibo eta kualitatiboa egitea.
    • Pertsona horien arreta premiak eta eskariak aztertzea, euren esperientzietan oinarrituta.
    • Bazterketa prozesuetan arreta eta laguntza eskaintzeko formulak identifikatzea.
  • Zahartze prozesuan dauden pertsona baztertuak (gaixotasun mentaleko arazoak dituzten edota etxerik ez duten pertsonak nagusiki).
    • Gipuzkoan zahartze prozesuan dauden pertsona baztertuen egungo egoeraren erradiografia kualitatiboa egitea, haien diskurtsoak eta bizitza historiak aztertzearen bitartez.
    • Pertsona horien arreta premiak eta eskariak aztertzea, euren esperientzietan oinarrituta.
    • Bazterketa prozesuetan arreta eta laguntza eskaintzeko formulak identifikatzea.

Hartzaileak

Hauek osatzen dute xede populazioa: Gipuzkoan bizi diren eta gizarte bazterketako prozesuan dauden 55 urteko eta gehiagoko pertsona guztiak (konstruktuaren dimentsio anitzeko ikuspegi batetik) eta bazterketa egoeran bizi izan diren eta zahartze prozesuan dauden pertsonak. Nolanahi ere, genero ikuspegia txertatu da profilen, premien eta ekintza proposamenen azterketan.

Enpresa hartzaileen artean, proiektuan lagundu duen Hurkoa izenekoa azpimarratu beharra dago. Hurkoa erreferentzia da Gipuzkoan, esperientzia handia du tutoretza eta babes premiak dituzten pertsonen arretan eta babesean, eta pertsonen bizi itxaropen handiagoari lotutako gizarte premiei erantzun berriak emateko zereginean dihardu. Gainera, Gipuzkoan gizarte bazterketaren arloan diharduten hainbat erakundetako profesionalek hartuko dute parte. Erakunde horientzat oso baliagarria izan daiteke egoera horietan dauden adinekoen talde zehatzaren errealitatea aztertzea, pertsona horien premietara egokitutako ekintza programak lantzeko eta garatzeko.

Azkenik, proiektu honen hartzaileak dira, halaber, gizarte eta osasun zerbitzuetako profesionalak, baita gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonekin egotera ohituta dauden poliziak edota gizarte larrialdietako langileak ere. 

Aurreikusitako emaitzak

Azterketa horri esker, Gipuzkoako bazterketaren eta zahartzearen inguruko ezagutzan eta ebidentzian aurrera egin ahal izango da, era holistikoan eta fenomenoari lotutako alderdi guztiak landuz. Halaber, esku hartzeko proposamenak bildu ahal izango dira, arreta eta laguntza eskaintzeko formulen identifikazioan oinarrituta lantzeko.

Finantzaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri estrategiaren 2019ko deialdian hautatutako proiektua.Logo de Adinberri

Partzuergoa

Lan-proposamen hau Matia Institutuaren eta Hurkoaren laguntzari eta parte-hartzeari esker osatu ahal izan da, Aldundiarekin egindako barneko eta kanpoko lankidetza lanaren bidez eta Gipuzkoan bazterketan eta zahartzean inplikatuta dauden erakundeak eta sektoreak mobilizatzearen bidez.

  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Matia Instituto
    Hurkoa
  • Logo de Adinberri
    Adinberri

Urtea

2019 -tik 2020 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Penélope Castejón
Penélope Castejón Investigadora
Sara Marsillas
Sara Marsillas Ikertzailea
Directora técnica, Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ikertzailea
Elena del Barrio
Elena del Barrio Ikerketa lerroaren arduraduna