Proiektu honek egoitza-zentroak pertsonarengan arreta zentratzeko eraldaketa-ibilbide bat sortu nahi du.
Penélope Castejón

Soziologian lizentziaduna da Madrilgo Complutense unibertsitatean (2004an); Gizarte Ikerketa Aplikatuan eta Datuen Analisian aditua CISen (2006an); eta Baliabide Gerontologikoen Kudeaketan eta Plangintzan aditua Madrilgo Complutense unibertsitatean (2005ean).
2004az geroztik adinekoen arloan lan egiten du: Adineko Ataria (IMSERSO-CSIC) taldeko teknikaria izan zen eta CSICko Giza eta Gizarte Zientzien Zentroan eta Autonomia Pertsonalerako Pilares Fundazioan aritu zen zuzendari tekniko gisa (2011-2019).
Pertsonarengan ardaztutako arretari buruzko prestakuntza eta kontsultoretza proiektuak koordinatu ditu eta gerontologiari eta desgaitasunari buruzko argitalpenak eta ikerketak egin. Gaur egun Matia Fundazioan egiten du lan eta, jardun horretan, zahartze aktiboari eta iraupen luzeko zaintzei lotutako proiektuak jorratu eta aldaketa prozesuak eta prestakuntza ekintzak lantzen lagundu du.
Proiektuak
2019ko amaiera aldera sortu zen Dementia in Cultural Mediation proiektua (Dementzia eta bitartekaritza kulturala) Danimarkako Odense hirian, Europako Erasmus + programaren barruan.
Matia Institutua Nafarroako Kutxa Fundazioarekin lankidetzan ari da, adinekoen zentroetan partaidetza sustatuko duen eredua ezartzeko bidean.
Investigación colaborativa
Probako azterketa bat proposatzen du Matia Institutuak, jakiteko zenbaterainoko eragina duen adinak koronabirusaren krisiaren ondorioei buruzko ikuspegian.
Argitalpenak
Foroetan partehartzeak
Cursos
Egoera ahulean edo mendekotasunean dauden pertsonen esku hartze jarduera edo erronka ororen gidari izan behar duten giza eskubideen aitortzatik abiatuta, Uda Ikastaro bat planteatzen dugu, oinarrizkoa bada ere, esku hartzearen arloetatik beti kontuan hartzen ez den eskubide bati buruz hausnartzeko: pertsona bakoitzaren parte hartzeko eskubidea, bere beharrei eta gurariei erantzuteko sortzen diren baliabide eta zerbitzu guztien sorreran, garapenean eta balorazioan.
Horretarako, gogoetarako espazio bat sortu nahi dugu, non bat egingo baitute ikerketak eta esku hartzeak; izan ere, azken urte hauetan arlo horietan aurrerapenak egin badira ere, oraindik erronka handiak geratzen dira, pertsonen benetako parte hartzeari eta bere bizitzen gaineko kontrola hartzeari buruz hitz egiteko aukera izan dezagun.
Webinars
Gizarte-bazterketa gero eta arreta handiagoa jasotzen ari da gerontologiaren esparruan.