HasieraIkerkuntzaProiektuakBIZIGIRO - Adinekoentzako bizikleta ibilaldi birtualak egoitza ingurunean

BIZIGIRO - Adinekoentzako bizikleta ibilaldi birtualak egoitza ingurunean

Proyectos

Proiektuaren helburu nagusia da errealitate birtualeko soluzioak ikertzea, garatzea eta aztertzea, adineko pertsonen ongizatea sortzeko erabiltze aldera. Hain zuzen, ongizate emozionaleko uneak eta gaitasun fisikoen trebakuntza uztartzen dituzten jarduerak aztertuko dira, murgiltze interaktiboko inguruneetan; hau da, pertsonen ekintza fisikoek mundu birtualean zuzeneko eragina izatea ahalbidetuko duten inguruneetan. Hasieran, honen bidez gauzatuko dira jarduera horiek: adinekoentzat esanguratsuak diren ibilbideetatik bizikletaz ibilaldi birtualak eginez.

II. fasea

Bizigiro proiektuaren lehen fasea arrakastatsua izan ondoren, eta hartan lortutako emaitza positiboak direla eta, bigarren faseari ekingo zaio, proiektuan berez proposatzen zen bezala. Hasieran azaldutako helburu nagusia aldatu gabe, behin proiektuaren lehen fasea amaitu ostean, sistemaren erabiltzaile potentzialen bi talde identifikatu dira: dibertsitate funtzionala duten pertsonak eta ospitaleratuta dauden adinekoak. Onura handiak lor ditzakete horiek, eta, beraz, proiektuaren bigarren fasean sartuko dira.

Hain zuzen, ongizate emozionaleko uneak eta gaitasun fisikoen trebakuntza uztartzen dituzten jarduerak aztertuko dira, murgiltze interaktiboko inguruneetan; hau da, pertsonen ekintza fisikoek mundu birtualean zuzeneko eragina izatea ahalbidetuko duten inguruneetan.

Azken batean, irtenbide bat sortu nahi da, teknologia berriak erabiliz, adineko pertsonen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen ongizatea eta gaitasun funtzionala modu motibatzailean hobetzen laguntzeko. Hasieran, honen bidez gauzatuko dira jarduera horiek: erabiltzaile talde horientzat esanguratsuak diren ibilbideetatik bizikletaz ibilaldi birtualak eginez.

“Helburu teknologikoak”

  • 1. helburu teknologikoa: Errealitate birtualeko betaurrekoen eta beste elementu batzuen arteko interkonexioa garatzea, gaitasun fisikoak lantzeko (giltzaduren eta giharren mugikortasuna, sistema kardiobaskularra eta abar).  
  • 2. helburu teknologikoa: Administrazio backenda garatzea, pertsonek izandako esperientziei eta horietako bakoitzarekin lotutako ariketa fisikoari buruzko informazioa biltzeko eta bistaratzeko.
  • 3. helburu teknologikoa: Jarduera fisikoarekin lotutako errealitate birtualeko edukiak garatzea, dibertigarriak eta motibagarriak izan daitezen adinekoentzat, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat eta ospitaleratze unitateetan dauden pertsonentzat, erabilera eta jarduera jarraitua sustatzeko.
  • 4. helburu teknologikoa: Emaitzak ikerketa bidez baliozkotzea, ikerketa teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliz kuantifikazio bat egiteko, plataforma berria erabiltzeak adineko pertsonen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen ongizatean dituzten eraginei buruz.

Finantzaketa

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak HAZITEK 2019 deialdiaren bidez finantzatutako proiektua.

Partzuergoa

  • Logo de Nazaret Fundazioa
    Oroi
  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Matia Fundazioa
    Matia Fundazioa

Urtea

2019 -tik 2020 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Cristina Buiza Ikertzailea
Miren Iturburu
Miren Iturburu Ikertzailea