HasieraIkerkuntzaProiektuakOndo jan, kalitatearekin bizi

Ondo jan, kalitatearekin bizi

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Álvaro García
 Taldea:
Álvaro García-Soler, Pura Díaz-Veiga, María Jiménez, Virginia Oliván, Aiora Pérez, Olatz Arizaga, Andrea Salaberria, Sonia Fernández, Jaione Artieda, Enrique Arriola, Mayte Sancho Castiello

Matia Fundazioaren arreta eredua aldatzeko prozesu bateko parte da «Ondo jan, kalitatearekin bizi» jardunbidea, eta partaidetzazko ekintzaren bidez garatzen da. Proiektu instituzional zabalago bateko parte da ekimena, non zahar etxeetako erabiltzaileen eta profesionalen autonomia eta ongizatea hobetzeko «etxean bezala» deritzen inguruneak diseinatzeko jardunbideak ezarri baitira  antolakuntzan, arkitekturan, trebakuntzan eta beste zenbait alorretan. Ikerketaren helburua: zenbait jardunbide profesional identifikatzea eta sustatzea zahar etxeetako jangeletan ongizatea eta bizi kalitatea pertsonalizatzeko eta hobetzeko. Matia Fundazioaren Gipuzkoako zazpi zentro gerontologikotako dementzia unitateetako jangeletan garatu zen jarduera. Horretarako, laguntza taldeak antolatu ziren langileentzat, Pertsona Ardatz duen Arretari jarraikiz jardunbide berriak sortzen hasteko. Behaketaren metodologia erabili zen azterketa egiteko eta, horrekin batera, jokabideak erregistratzeko zenbait tresna (profesionalen jokabidea bideoz grabatzen zen).  

Helburu orokorrak

  • Zenbait jardunbide profesional identifikatzea eta sustatzea zahar etxeetako jangeletan ongizatea eta bizi kalitatea pertsonalizatzeko eta hobetzeko.
  • Dementzia duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea haien otorduetan.

Berariazko helburuak:

  • Profesionalekin batera (laguntzaileak, gerokultoreak eta abar), Pertsona Ardatz duen Arreta Ereduaren arabera desiragarriak diren zenbait gaitasun identifikatzea, zahar etxeetako jangeletan dementziadun pertsonen elikadura eta ongizatea hobetzeko. 
  • Zuzeneko behaketan oinarritzen den tresna bat sortzea zahar etxeetako jangeletan jarduera profesionalak balioesteko.
  • Otorduetako jardunbide profesionalak aztertzea, arreta errealetako egoera naturaletan egindako bideo grabazioen bidez.
  • Trebakuntza saioak antolatzea laguntzaileentzat, PAAEren araberako gaitasun profesionalak eskura eta praktika ditzaten, beren jarduera profesionalaren grabazioak ikusiz.
  • Profesionalak ahalduntzea, PAAEren araberako praktikak gara ditzaten.
  • Aztertzea, otorduetan, giroak eta gaitasun profesionalak, betiere pertsona ardatz duen arretari jarraikiz.

Emaitzak

Emaitzek erakutsi zutenez, gora egin zuten Pertsona Ardatz duten Arretako profesionalek dementziadun pertsonekin duten hitzezko interakzioek (duintasuna, pertsonen interesak artatzea, erabakiak hartzen uztea…).

Proiektuak jarraipena izango duenez, datuak jarraituki eta luzetara jasotzea espero da; beraz, jarraian aurkeztuko ditugun datuok oinarrizko lerroko lehen balioespenen amaiera aldera zeudenak dira.

  • Otorduetan martxan jarritako jardunbide profesionalen 54 grabazio egin dira, bakoitza ordu eta erdikoa.
  • Jatorduetako jardunbide profesionalak balioesteko tresna bat garatu da berme psikometrikoak lortzeko prozesuan.
  • PAAEren praktika tresnaren bidez jaso ziren jardunbide profesionalei buruzko datuak, lehenespenei dagozkienak (balioespen bat 54 grabazioetako bakoitzeko). Informaziorik esanguratsuenak hau adierazten du:
    • Oso maiz egokitzen da laguntzaileen lengoaia erabiltzaileen lehenespenetara.
    • PAA ereduaren arabera pertsonen lehentasunei dagozkien jardunbide profesionalak nahiko ezarriak daude, baina zer hobetu ugari dago garapen profesionalean erabat txertatu arte.
    • Alde handiak daude zentro batzuetatik beste batzuetara balioespen tresnen bidez jasotako puntuazioetan.
    • Hauek izan ziren arreta handiena eskatu zuten jarduerak eta lehentasunez martxan jarri beharrekoak: erabiltzaileei aukerak ematea eta haien eskariei erantzutea.
    • Datuen azterketa deskriptiboaren bidez, jardunbideen bilakaeraren luzetarako grafikoak egin ziren, zentro bakoitzean jokabideak zer maiztasunez errepikatzen diren neurtzeko eta guztien batezbestekoa jakiteko (nola garatzen den jardueren aplikazioa fundazio osoan). Azterketa mota horri esker, zentro bakoitzean eta fundazio osoan monitorizatu ahal izan da jardueren ezarpena.
  • Ingurunearen PAA ereduarekiko egokitzapenen zerrenda bat egin da, «epaileen arteko fidagarritasun» maila handikoa. Tresna horren bidez jaso ziren, oinarrizko lerroan, zentroetan otorduak PAAE ingurune batekiko egokitze mailaren datuak.
    • Zentro guztiak ez ziren maila berean egokitu PAAEra, eta ingurune idealaren ezaugarrien % 50 eta % 70 bitarte bete zituzten.
    • Arkitekturari dagozkionak izan ziren egokitze ugarienak: jangela atsegina, zabala eta jende kopuruari egokitua.
    • Egokitze urrienak, berriz, etxe giroko itxurari eta soinu giro lasaiari dagozkionak izan ziren.

Urtea

2016 -tik 2017 -ra

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Álvaro García
Álvaro García Soler Ikertzailea
Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua
Nerea Etxaniz Ikertzailea