HasieraIkerkuntzaProiektuakQAVAD – Adinekoen bizikalitatea etxean

QAVAD – Adinekoen bizikalitatea etxean

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Miren Iturburu
 Taldea:
Miren Iturburu, Erkuden Aldaz, Nerea Etxaniz, Maider Azurmendi

QAVAD Europako Erasmus + proiektu bat da, eta, laguntza/arreta eta prestakuntza binomioaren bidez, gaitasun kognitibo, motore eta sozialen garapena edo mantentzea sustatu nahi du. Gaitasun horiek funtsezkoak dira laguntza behar duten eta etxean geratu nahi duten pertsonen bizi-kalitaterako.

Herrialde parte-hartzaile bakoitzean Tokiko Batzorde Teknikoa osatzen duten hainbat lurralde-eragileren laguntzarekin bildutako tokiko edo nazioko jardunbide egokietan oinarrituta, QAVADek prestakuntza-programa bat diseinatu nahi du etxean zaintzen duten pertsonentzat, baita gida praktiko bat ere prestatu etxeko zaintzari dagokionez zaintzaile profesional zein familiarrek dituzten premiei erantzuten, adinekoen eta profesionalen bizi-kalitatea hobetzeko

Proiektuaren helburuak:

  • Etxean zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen eta haien familien isolamendua prebenitzea.
  • Etxeko arreta ematen duten langile soziosanitarioei zuzendutako prestakuntza- eta gaikuntza-ikastaroen eskaintza hobetzea eta dibertsifikatzea.
  • Etxebizitzetan pertsonaren inguruan lan egiten duten lurraldeko eragileen koordinazioa sustatzea.
  • Erakundeen eta etxeen artean elkartzeko jardunbide egokiak sortzen laguntzea.

Espero diren emaitzak:

  • PI1: dauden formazioen eta jardunbide egokien inbentarioa eta analisia. Beharrak identifikatzea.
  • PI2: ondoz ondoko 3 etapatan zaintzaile profesionalak prestatzeko formakuntza garatzea: hasierako prestakuntza-programa bat ekoiztea, profesionalekin eta ikasleekin probak egitea, amaierako programa egokitzea eta formalizatzea.
  • PI3: zaintzaile profesionalentzako eta familiarrentzako gida bat egitea, frogatutako jarduerak eta tresnak proposatuko dituena, prestakuntzaren esparruan garatutako printzipioekin zuzenean lotuta daudenak.

Partzuergoa

  • Logo de Afmr Etcharry
    Afmr Etcharry (Lidera)
  • Logo de Cefal
    Cefal
  • Logo de Universidad de Bolonia
    Universidad de Bolonia
  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Nazaret Fundazioa
    Nazaret Fundazioa
  • Logo Laguntza Etxerart
    Laguntza Etxerart
  • Logo Solco insieme
    Solco insieme
  • Logo Solco insieme
    Randers Social og Sundhedsskole

Urtea

2019 -tik 2022 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Kira Rojas Fernández Gizarte langilea
Nerea Etxaniz Ikertzailea
Maider Azurmendi Etxe eta Komunitate Arreta Zuzendaria
Miren Iturburu
Miren Iturburu Ikertzailea
Erkuden Aldaz
Erkuden Aldaz Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea

Participación en foros