HasieraPrentsa arloaMatia Institutua arreta Soziosanitarioan Profesionaltasun Ziurtagiria emateko egiaztatu du Lanbidek

Matia Institutua arreta Soziosanitarioan Profesionaltasun Ziurtagiria emateko egiaztatu du Lanbidek

  • Egiaztapenari esker, zuzeneko arretako profesionalak prestatu ahal izango dira, eskubide-ikuspegiarekin, pertsona ardatz hartuta eta oinarri komunitarioarekin.
  • Formakuntza duala izango da, teoria eta praktika uztartuz Matiako zentroetan.
  • Formakuntza horretan, gai-zerrenda ofiziala bizitzaren amaierako edukiekin, dementzia duten pertsonei laguntzearekin eta pertsona ardatz duen arretarekin osatzen da.

Donostia-San Sebastian, 2025eko abuztuaren 28an – Matia Institutua, berrikuntzan, ikerketan eta ezagutzaren transferentzian diharduen fundazioa, Lanbidek akreditatu du Mendeko Pertsonei Gizarte Erakundeetan Arreta Soziosanitarioa emateko Profesionaltasun Ziurtagiria emateko zentro baimendu gisa (SSCS0208).

Egiaztapen hori funtsezko urratsa da Gipuzkoako gizartean dugun eragina areagotzeko, pertsonen duintasuna eta eskubideak errespetatuko dituzten zainketak sustatuko dituen eta sektorean enplegagarritasuna bultzatuko duen prestakuntza espezializatua emanez.

“Ziurtagiri hori emateak iraupen luzeko zainketetan profesionalak gaitzeko, eta zainketen eredua eraldatzean aurrera egiteko aukera ematen digu, pertsonarengan oinarritutako eredu gizatiarrago baterantz”, adierazi dute Matia Institututik.

(Irakurtzen jarraitzeko, deskargatu prentsa-ohar osoa)