HasieraArgitalpenakEkintza-plana. Udalerrietan martxan jartzeko gida

Ekintza-plana. Udalerrietan martxan jartzeko gida

  Urtea:
2025
 Ezagutza lerroa: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
 Egilea: Del Barrio, E. (Coord.), Albarrán, J., Tomasena, A. y Almazán, N.
Imagen: 
Portada publicación: Plan de acción

Euskadi Langunkoia Sareak lan egiten du Euskadiko auzo eta udalerriak adinekoentzat erosoagoak eta seguruagoak izan daitezen. Gizartean parte hartu ahal izateko ere lan egiten du, gainerako biztanleekin batera. Horri guztiari lagunkoitasuna deitzen zaio. Euskadi Lagunkoia Sareko udalerrietan lagunkoitasun proiektuak garatzen laguntzeko, gida batzuk argitaratu dira aholku, gako eta tresna erabilgarriekin.

Gida honek azaltzen du zer ekintza jarri behar diren abian udalerri batean Lagunkoitasun Plana egiteko. Adibidez, azaltzen da zer lantalde sortu behar diren, nola pentsatu eta hartuko diren erabakiak edo zer informazio jaso behar den ebaluazio on bat egiteko.