HasieraIkerkuntzaProiektuakDebagoiena Ehuntzen

Debagoiena Ehuntzen

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Sara Marsillas
 Taldea:
Maddalen Cardenas Añorga y Ainara Tomasena

Gaur egungo gizarte-testuinguruak aldaketa sakona eragin du pertsonen arteko harremanetan. Bakardadeek osasunaren eta ongizatearen inguruan duten eraginari buruz metatutako ebidentziek fenomeno hori hainbat Administrazio Publikoren estrategien foku bihurtu dute, hala nola Hariak, Gipuzkoak bakardadeen aurrean duen estrategia (2022-2026) eta Debagoieneko udalena.

Debagoiena Ehuntzen proiektuak bakardadeei ikuspegi berritzaile batetik heltzen lagundu nahi du, proiektu traktore baten bidez, eta, horretarako, eskualdeko gobernantza bat sortu, ikerketan egon ohi ez diren inguruneetan, hala nola landa habitatetan, koordinazioa eta baterako lana erraztuko dituena.

Helburuak

Proiektu honen helburu nagusia da Debagoieneko udalei eta Debagoienari eskualde gisa laguntzea, bakardadeei ikuspegi komunitario, normalizatzaile, parte hartzaile, inklusibo eta estigmarik gabeko batetik heltzeko eskualdeko ekosistema bat abian jartzen. Horretarako, antzemandako beharretan oinarritutako gobernantza propioa garatuko da modu kolektiboan, eskualdeko bakardadeei aurre egiteko prozesuan aurrera egin ahal izateko, eta adostutako bide orri bat sortuko da elkarrekin.

Urtea

2026

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Ainara Tomasena
Ainara Tomasena Terapeuta
Sara Marsillas
Sara Marsillas Ikertzailea

Ezagutza lerroa