COVID-19ak egoitza-zentroetan eragindako infekzioarekin eta hilkortasunarekin lotutako arrisku-faktoreak

Atención Primaria 54 (2022) 102463
Lan horren helburua izan zen arrisku demografiko, kliniko eta farmakologikoko faktoreen eta SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioaren arteko lotura aztertzea, bai eta egoitza zentroetan instituzionalizatutako egoiliarren artean COVID-19ak eragindako hilkortasunarekin lotutako aldagaiak ezagutzea ere.
Infekzioa hartu zuten egoiliarren (kasua) eta hartu ez zuten egoiliarren (kontrola) azterketa aldagaiak alderatu ziren. Azpitaldeak aztertu ziren hilkortasunarekin lotutako aldagaiak ezagutzeko.
Dementzia aurreratua COVID-19ak eragindako infekzio-arrisku txikiagoarekin eta heriotza-tasa handiagoarekin lotu zen. BGBK eta neuroleptikoen erabilera kronikoa gaixotasun horrek eragindako hilkortasunarekin ere lotu ziren. Emaitza horiek agerian uzten dute oso garrantzitsua dela dementzia eta antzeko gaixotasunen fase ebolutiboa zehaztea, bai eta sendagai antipsikotikoen erabileran nolabaiteko arreta mantentzea ere.
Profesionalak
Beste profesional batzuk
- Cinzia Sannino
- Maria Enriquez Barroso
- Adolfo López de Munain Arregui




