Zumaiako Zaintza Ekosistema
Proyectos
Proiektua Zumaiako zaintza mahaiarekin dinamizatu, parte hartu eta hausnartzera bideratuta dago, udalerriaren beharren inguruan, zaintzara bideratutako zerbitzuak bilduko dituen gune bat abian jartzeko.
6 saioren bidez, honako hauek lantzen dira mahaiarekin: gizarte-zerbitzuen zorroko datuak eta udalerrian gehien eta gutxien erabiltzen diren zerbitzuak, udalerriko zainketen inguruko eragileen, zerbitzuen eta pertsona giltzarrien mapa, bai eta zainketen inguruko esperientzia nazional eta nazioartekoak ere, aukerak zabaltzeko helburuarekin.
Hori guztia amaitzeko, udalerriak bere bizilagunen ongizatea hobetzeko lanean jarraitzeko behar dituen zerbitzu eta/edo beharren azterketa bat egingo da.




