Osasun mentala ezinbestekoa da bizitzako etapa guztietan, haurtzarotik zahartzarora arte. Hala ere, beharrak eta erronkak aldatu egiten dira urteekin, eta, askotan, ez dute merezi duten arreta jasotzen. Ideia hori abiapuntu hartuta, Agifesek “Osasun mentala, zahartzea eta adinekoak” jardunaldia egingo du, osasun mental larriko arazoek zahartze goiztiarra bizkortzeko duten joerari buruz eta arreta baliabideak errealitate horretara egokitzeko moduari buruz hausnartzeko.