InicioArlo psikosoziala

Arlo psikosoziala

Esku hartze psikosozialen espezializazio arloa psikologiari edo neuropsikologiari dago lotuago. Funtsezkoa da ikuspegi aplikatuan, eta hurrengo arloari atxikita dago, eguneroko bizitzan gertatzen denaren inguruko ezagutza sortzeko helburua duenari. Zertarako? Bertan dimentsio guztietan gertatzen dena neurtzeko eta pertsonen autonomia ahalik eta gehien handitzeko, bai subjektuen beraien gaitasunak aktibatuz, bai horiek indartuko dituzten kanpoko elementuen bidez.Lerro horrek bi arlo nagusi ditu: neurozientziena (gaixotasun neurodegeneratiboena) eta hauskortasunaren sindrome geriatrikoarena. Matia Institutuak xede hauek ditu:

  • Baliabide pertsonalak (adineko pertsonek beren gaitasunak handitzeko aktibatzen dituzten barruko eta kanpoko prozesuak) aztertu eta ulertzea, horiek ahalbidetuko dituzten ebaluazio eta interbentzio tresnak osatu ahal izateko.
  • Ikuspegi “ekologikotik” egitea:
  • Prozesuok gauzatzen diren lekuan (etxean, auzoan…).
  • Begirada egunerokoan, eguneroko bizitzan, ipinita.
  • Ikuspegi zeharkako eta integratua aintzat hartuz.
  • Gaitasungabetuko dituen patologiarik gabe (normaltasunez) zahartzen diren pertsonentzat eta hauskortasun egoeran eta/edo Alzheimerra edo bestelako dementziaren bat duten pertsonentzat.