Álvaro García

Ikertzailea
Álvaro García

Psikologian doktorea da Madrileko Unibertsitate Autonomoan 2013tik. 2006an, jokabide terapiako masterra atera zuen Madrileko Institutu Terapeutikoan. Madrileko Unibertsitate Autonomoan aritu da ikertzaile moduan lanean, eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko hainbat proiektutan hartu du parte. Álvarok psikologia klinikoan ikertzen jardun du gai hauetan: adinduen testuinguru klinikoko ikaskuntza prozesuetan, adineko pertsonen jokabidean eta ezagutzan, ebaluazio tresnen garapenean eta adineko pertsonei egokitutako gailuen garapen teknologikoan.

Gaur egun, Matia Fundazioan dihardu lanean, gerontologiaren alorreko gaiak (dementzia eta jokabide nahasmendua, garapen pertsonaleko eta ongizateko programen garapena, ebaluazio tresnen sorrera eta balidazioa eta erabiltzailean ardaztutako diseinua) ikertzen, eta estatuko eta nazioarteko zenbait proiektutan ere bai.

alvaro.garcia@matiafundazioa.eus