HomeParticipation in forumsMahai ingurua Silver Film Festival

Mahai ingurua Silver Film Festival

  Date:
14/03/2024
 Type: Others
 Line of Knowledge: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
 Location: BBK Kuna de Bilbao

Adinagatiko diskriminazioa, hau da, Adinkeria, modu askotan gertatzen da gure gizartean, ia konturatu gabe. Nola gertatzen da? Nola eragiten digu? Zer ondorio ditu pertsonengan, ekonomian, osasunean eta gizartean? Nola egin aurre? Zer egin dezakete komunikabideek? Zer egin dezaket nik?

Bilboko Silver Film Festival jaialdiaren II. edizioaren barruan, mahai inguru bat egitea planteatzen da, "Adinkeria"ri buruz hitz egiteko. Hizlari gonbidatuen artean, Matia Institutuko gure lankide eta zuzendarikide Elena del Barrio egongo da. Besteak beste, Manel Domínguez, gizarte komunikazioan doktorea eta "Senior: La vida que no cesesa" liburuaren egilea, Iñigo Calvo Sotomayor, Deustuko Unibertsitateko zahartzearen estrategia eta ekonomiako irakasle eta ikertzailea, Rafa López Aróstegi, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako aholkularia, eta abar.

Jarduera hau martxoaren 14an izango da, 18: 00etan, Bilboko BBK Kuna aretoan.

Professionals