InicioParticipación en forosEskubideak ez dira iraungitzen adinarekin, ezta narriadura kognitiboarekin ere. III. edizioa

Eskubideak ez dira iraungitzen adinarekin, ezta narriadura kognitiboarekin ere. III. edizioa

  Fecha:
De 12/09/2018 hasta 14/09/2018
 Tipo: Curso
 Línea de conocimiento: Plangintza eta arreta ereduak
 Localización: Donostia-San Sebastián

UPV/EHk Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen udako ikastaro honen helburua da ezagutzak eguneratzea eta dementzia duten pertsonei laguntzeko arazo garrantzitsuenak lantzea.

Gaurkotze zientifikoa gure erantzukizun sozialaren parte bada ere, ezin da bikaintasunerantz aurrera egin ikasteko, hausnartzeko eta pazientearen zerbitzuan ditugun gaitasunak hobetzeko benetako grina gabe. Bokazioa gutxitan aitortzen da maila akademikoan, sozialean edo ekonomikoan, eta horregatik eman nahi diogu balioa jarduera honen bidez gainditzeko borondateari.

Gure ezagutzak eguneratzea, beraz, profesionaltasunaren betebeharretako bat da, eta horrek eragin zuzena du eragile soziosanitario gisa dugun misioan.

Helburuak

  • Alzheimer gaixotasunaren fase aurreratuari buruzko ezagutza hobetzea.
  • Baloratzeko eta esku hartzeko tresnak aurkeztea.
  • Dilema etikoak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea.
  • Dementzia duten pertsonei laguntzeko arazo garrantzitsuenei heltzea.
  • Dementzia duten pazienteen terminaltasunari erantzuteko proposamenak lantzea.
  • Diziplinartekotasuna eta arreta pertsonalizatua hobetzea, errespetutik abiatuta.
  • Gizartea eta, oro har, profesionalak sentsibilizatzea dementzia aurreratuaren arreta-arazoaz.

 

Otros profesionales