InicioParticipación en forosAdineko emakumeen aurkako indarkeriak

Adineko emakumeen aurkako indarkeriak

  Fecha:
09/11/2021
 Tipo: Otros
 Localización: Tolosako Udala

Genero indarkeriak, emakumeei eragiten die bere bizitza osoan zehar baina emakume eta adinean nagusi izatea, arrisku faktore bihurtzen da eta horrez gain, indarkeri mota hau bizitzaren beste uneetan baino ikusezinagoa bihurtzen da. Emakume nagusiei eragiten dien indarkeria, modu ezberdinetan adierazi daiteke: umiliazioak, irainak, bazterketa, diru-kontrola, sexu abusuak … hilketaraino.

Menpekotasun gradu ezberdina sufritzen duten emakume askok, jipoi fisiko, psikologiko edo sexu jipoiak jasan behar dituzte berain bikote, semealaba edota osasun zerbitzuetako langileengandik. 

Indarkeria ekonomikoa sortzen da emakume nagusi asko, bere diru sarrera eskasia dela eta, hilaren amaierara iritsi ezinik aurkitzen denean. Emakume horiek dira, bere erreprodukzio eta zaintza lanen bitartez, aberastasun ugari sortu dutenak eta oraindik ere, naiz eta urte askotan sartuak izan, lan hori betetzen ari direnak. Lan horietako gehienek ez dute, lan gisa onarpenik jasotzen, ezta soldatarik ere.

Horrela bada, genero indarkeriari, pentsioen arrakala erantsi behar zaio.

Horregatik guztiagatik, Onekak lehen foro hau antolatu du Emakunderen eta Tolosako Udalaren laguntzarekin. Bertan, azaroaren 9an emango da eta hizlari hauek izango ditugu:

  • Maribel Pizarro, Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoko zuzendaria. Genero-ikuspegian aditua den psikologoa.
  • Miren Aranguren, Emagin-eko kidea eta "Gure Genealogia feminista"ren koegilea
  • Mari Luz Esteban, Medikuntzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta antropologian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean.
  • Nerea Almazán, Psikologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan, Psikogerontologiako masterra Bartzelonako Unibertsitatean. Matia Institutuko psikologoa eta ikertzailea
  • Ruth Iturbide, Doctora en Ciencias Humanas y Sociales; Licenciada en Derecho; Diplomada en Trabajo 

Egitaraua:

9:30etan harrera eta material banaketa

10:00 Foroa hastea Onekako ordezkari Nekane Berriotxoak, Tolosako Udalak eta Emakundek. Dinamizatzailea: Lourdes Rodriguez Landa Bizkaiko IPESeko ordezkaria.

 

Aforo mugatua. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi helbide elektronikora: oneka.emakume.pentsionistak@gmail.com

Profesionales