HasieraArgitalpenakEtxebizitza lagunkoi baterako gida

Etxebizitza lagunkoi baterako gida

  Urtea:
2019
 Ezagutza lerroa: Zahartze osasungarria sustatzea
 Egilea: Elena del Barrio, Ainara Tomasena, Nerea Almazán, Pura Diaz-Veiga, Mayte Sancho, Sara Marsillas
Imagen: 
Portada publicación: Guía para una vivienda amigable

Dokumentu honek informazio erraz eta erabilgarria eskaintzen du, familia bakoitzak une jakin batean bere etxean mendetasun-egoeren eta laguntza-premien aurrean izan ditzakeen beharrak baloratzeko. Etxean ahalik eta denbora gehien zahartu nahi da, autonomia eta bizi-kalitatea gordez.

Gida hau adinekoei eta zahartze-prozesuan dauden pertsonei zuzenduta dago, hau da, pertsona guztiei, eta helburua da informazio erraz eta erabilgarria ematea, beharrak baloratzeko eta etxea egoera posibleetara egokitzeko gakoak emateko. Ataletan banatzen da, gure etxebizitza egituratzen duten gelen arabera (logela, sukaldea, komuna, egongela, etab.), eta gela bakoitza osatzen duten elementuei buruzko aholkuak eta gomendioak jasotzen ditu. Amaieran, galdetegi bat dago, pertsona bakoitzak bere etxea nola hobetu azter dezan, egoera bakoitzaren arabera.

Euskadi lagunkoia proiektuaren esparruan egindako material didaktiko hau Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren zeharkako lankidetzaren emaitza da.