Helduak Zabaltzen: un proceso colectivo para repensar y transformar los centros sociales de personas mayores en Euskadi

Zerbitzuan. Revista de Servicios Sociales nº 87, 2026.
Artikulu honek Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren “Helduak Zabaltzen: Euskadin adinekoen gizartezentroak birpentsatzeko eta eraldatzeko prozesu kolektiboa” proiektuaren esparruan garatutako pilotuetan lortutako emaitzak jorratzen ditu.
Pilotu horiek lau udalerritan egin dira, adinekoen gizartezentroak ezagutzeko eta Euskadiko zentroen eredu berri bateranzko aldaketa errazteko helburuarekin. Eredu hori adineko herritarren beharretara egokituko da, bai eta etorkizuneko premietara eta haien ingurukoetara ere. Adinekoen gizartezentroak oso baliabide hedatuak dira, eta hainbat ezaugarri eta funtzionamendu-modu dituzte. Gaur egun, gobernantzarekin, partaidetzarekin edo komunitatearekiko harremanarekin lotutako erronkei egin behar diete aurre.
Pilotajeen garapenean, erronka horiei aurre egiteko, ikerketa ekintza parte-hartzailea oinarritutako metodologia erabili da, landako eta hiriko testuinguru desberdinetara egokitua.





