"Euskadiko adinekoen gizarte zentroen eraldaketan aurrera eginez" jardunaldira
Helduak Zabaltzen ekimenetik, plazer handiz gonbidatu nahi zaitugu "Euskadiko adinekoen gizarte zentroen eraldaketan aurrera eginez" jardunaldira. Bertan, hiri-inguruneko eta landa-inguruneko esperientziak, tresnak eta hausnarketak partekatuko ditugu, adineko pertsonen gizarte zentroetan parte-hartze eta eraldaketa eredu berriak sustatzeko helburuarekin.
Jardunaldia hiru data eta kokapen ezberdinetan egingo da, baina eduki bera izango da guztietan. Zure agendara hobekien egokitzen den data aukeratu dezakezu:
- Ekainaren 9an, Gasteizen (Europar Biltzar Jauregia)
- Irailaren 24an, Bilbon
- Urriaren 20an, Donostian
EMAN IZENA ETA PARTE HARTU LEHEN JARDUNALDIAN
Jardunaldietan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Ekainaren 9an Gasteizen egingo den lehen jardunaldirako izena eman dezakezu hemen klik.
Edo gurekin harremanetan jar zaitezke: helduakzabaltzen@euskadi.eus / 629 852 492 (teléfono/Whatsapp)
Izena emateko epea ekainaren 6an bukatuko da edo edukiera agortu arte.