Foroetan parte hartzea
Elkartzeko gune bat, ezagutza eta esperientziak partekatzeko. Atal honetan iritzi guztiak dira ongietorriak. Eztabaidarako eta iritzia emateko hainbat forotan parte hartzen dugu, gure ezagutzaren ekarpena eginaz.

AdinberriSIA, ezagutza trukatzeko, joerak identifikatzeko eta Gipuzkoako zahartzearen erronka nagusiei lotutako etorkizunak diseinatzeko ADINBERRI Fundazioaren erreferentziazko plataforma aurkezteko jardunaldia.

CEAPATek antolatutako hitzordua, «Irisgarritasunaren Eskubidea» mintegien II. edizioaren esparruan, gai hauei buruz hitz egiteko: «Laguntza eskeintzen duten Etxebizitza ereduak eta desinstituzionalizazioa."



Madrilgo Udaleko Adinekoen Zuzendaritza Nagusiak antolatutako hitzordua, adinekoentzako bizitegi-alternatibak ardatz hartuta.


Jardunaldi honetan, bizitzan zehar bizi ditzakegun ahuleziak eta ingurune komunitarioek horiei aurre egiten nola laguntzen dieten aztertuko da.

EHUko Udako Ikastaroa. Bertan, biztanleriaren zahartzearekin lotutako hainbat alderdi jorratzen dira, gizartearen, hiriaren eta arkitekturaren ikuspegitik, eta diziplina osagarrietatik egindako ekarpenak jasotzen dira.

Espainiako Gobernuaren Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren Ministerioak antolatutako hitzordu instituzionala. Bertan, gizarte-berrikuntzako hogei bat proiektu aurkezten dira, zeinetan ehun erakunde aitzindarik baino gehiagok parte hartzen duten eraldaketa sozialeko prozesuetan, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen, etxegabetasun-egoeran dauden pertsonen, haurren eta gazteen eta landa-eremuko zaintza komunitarioko ereduen arloan.

Malagako Unibertsitateko Fundazio Orokorraren udako ikastaroa, bakardadeari eskainia, gizarte-premien eta prestasunaren artean hautemandako desadostasun baten ondorioz sortzen den fenomeno gisa; hau da, isolamendu soziala jasaten duenaren esperientzia subjektiboa islatzen duen egoera emozionala da.

