HasieraIkerkuntzaProiektuakAzpeitiko zaintza-ekosistema

Azpeitiko zaintza-ekosistema

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Maddalen Cardenas
 Taldea:
Maider Azurmendi

Azpeitian, 2024an, zaintza ekosistema lokal baterantz aurrera egiteko prozesu bat hasi zen, udalerrian bizi diren pertsona guztiek arreta ibilbide jarraituak eta koherenteak izatea bermatzeko, pertsona guztiek beren bizi planak gauzatu ahal izatea ahalbidetzeko.

Orain arte Azpeitiko zaintza sistemaren diagnostikoa egin da. Bertan, beharrak eta aukerak identifikatu dira zainketen ekosistema osatzen duten alderdietatik: komunitatea, zerbitzuak, erakundeak, laguntza behar duten pertsonak eta zaintzaileak.

Aldi berean, udalerriko Gizarte Zerbitzuak eguneroko jardunean kasuak kudeatzeko metodologia txertatzen hasi dira. 2026an, helburua da pertsona batzuei metodologia hori aplikatuz laguntzea, eta horrek dakar etengabeko jarraipena egitea eta zaintza plan pertsonalizatua diseinatzea. Ikuspegi horrek aukera emango du pertsona bakoitzaren egoera hobeto ulertzeko eta eskuragarri dauden baliabideen arteko erantzuna modu eraginkorragoan koordinatzeko.

Gainera, 2026an ekintza plan bat ZAINTZA PLANArekin batera sortuko da, lan eredu hori sendotzeko eta datozen urteetan jarraitu beharreko urratsak zehazteko.

Partzuergoa

Ayuntamiento de Azpeitia
Cooperativa Zabalduz

Urtea

2024 -tik 2026 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Maider Azurmendi Saretze Komunitario Arduraduna