BabeSarea gizarte-ikerketa eta esperimentaziorako proiektu bat da, iraupen luzeko arreta eta zaintzako tokiko ekosistemak osatzen dituzten Eguneko Zentruen zerbitzu ereduak garatzeko eta diseinatzeko sortua.
Iraide Robles
Gizarte langilea - Kasu kudeatzailea

Gizarte Lanean Graduatua Deustuko Unibertsitatean 2019an, eta Gizarte Langile gisa egin du lan Matia Orienta eta Matia Etxean zerbitzuetan, baita hainbat zentrotan ere: Elizaran, Bermingham eta Lamourous. Gaur egun, Lugaritzeko etxebizitzen kasuen kudeatzailea eta eguneko zentroetako arreta-prozesuen koordinatzailea da.
iraide.robles@matia.eus