Adineko pertsonen ongizatearen alde lan egiten duten erakundeek, manifestu batean, adineko pertsonek gizartean paper aktiboa eta protagonista izatea eskatzen dute
- Adinekoen Lagunak, Pilares Fundazioa, Envejecimiento en Red eta Matia Fundazioak bat egin dute urriaren 1ean Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko manifestu bat sinatzeko
- #SoyMayorSoyComoTú kanpainaren bideoak agerian uzten du desioak, kezkak eta eskubideak ez direla iraungitzen 65 urte betetzean
- Gutxiespenak eta estereotipoek, besteak beste, adineko pertsonak baztertzen dituzte, nahiz eta beren gaitasunak bere horretan mantendu eta Espainiako biztanleriaren % 18,6 izan, adingabeak ere gaindituz. 50 urtean heren bat baino gehiago izango dira ( % 34,5)